Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itxura beatifikoa geneukan argazkietan, baina, gure maisu zamorarrak ederki zekienez, errealitatea bestelakoa zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 37. orr.
Emazteak irribarre beatifiko bat egin zuen eta entzule batzuek txalo egin zuten. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 43. orr.
Benetako Jainko Bakarrarengana hurbiltzeko beste hainbat era alternatibo direla, ikuspen beatifikoaren hainbat ikuspegi partzial eskaintzen dituzten bideetatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.
Egia entzutera eta berarekin bat egitera naraman barne ahotsaz aldarrikatzen dut, batasun hori ongia ez ezik ongi gorena eta beatifikoa dela ontzat ematen baitut. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.