Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bazterreratu, bazterrera, bazterreratzen 1 da ad bazterrera joan.

Bertze multzo bat heldu zen orain eta iraganbide estuan bazterreratu behar izan nuen bidea uzteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

Erretiluz eta botilaz betetako mahaia bazterreraturik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Haren xedea baitzen nora bazterreratua zen nehork jakin ez zezan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 520. orr.

Ez Merteuil andrea bera, ez bertze edozein emakume ausartuko litzateke dudarik gabe horrelako gizon batekin kasik buruz buru landan bazterreratzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.

Nola baitaramazu bizimolde zuhur eta landara bazterreratua, eskandaluzko abentura horiek ez dira zuganaino heltzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.

2 du ad bazterrera eraman.

Bankuaren inguruan automobila bazterreratu zuen Ségouinek eta Jimmy eta Jimmyren laguna jaitsi egin ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

Mahai gainean hutsik zeuden hiru edo lau garagardo latak bazterreratu eta beste bi eskatu zizkion zerbitzariari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

Sur l'eau irakurri eta xehetasunaz ohartu nintzenean, garraiobide berriek itsasontzia bazterreratu ondoren gertatutako paisaje aldaketaz pentsatzen geratu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.

Begi onez dakusa laikotasun legea erlijioaren errespetua bermatzen baldin badu baina, ere berean, erlijioa bazterreratzeko tresna bilaka daitekeela azpimarratzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Bazterreratu behar dira gizakien diskurtsoak elkarren artean lotzeko erabili ohi ditugun forma eta indar ilunak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Azkenaz goiti, lehiakide beldurgarri bat gudukatik bazterreratzeko, ni nauzu oraino deitzen, eta nik gogoa betetzen dizut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Auzipetuek, hala ere, arazo pertsonalak bazterreratu, eta beste arlo bati eman diote garrantzia.  Berria - Harian   2005-11-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus