Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eman dizkidaten iritzi batzuek, eta nire adiskideen kontseiluek, Parisetik bolada batez lekutzeko deliberoa harrarazi didate: baina nire bazterraldiaren lekua, mundu guztiarentzat sekretuan gordea izan dena, zuretzat ez da sekretua izanen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 518. orr.
Bazterraldi gisako horrek nire auzi handiaz serioski arduratzea du estakuru, alabaina neguaren hastapenetan jujatuko baita azkenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.
Bakardade luze hark, bazterraldi latz hark, gure gizonik atseginenak izutuak zeuzkan ahalkeriazko bernizadura bat zuen nigan ezarria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 255. orr.
Zer probetxu dakarkidake haren bihotzean egoitza hartu izanak [...] baldin eta bere bazterraldian sosegu harturik, egungo egunean harrotzen ahal baita bere ihesialdiaz ni neure garaipenaz bainoago? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.