Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilduma hori ez da fikzioa, emakumeak Estatu Batuetan barrena ikusi dituen pobrezia, ezbeharra, bazterkeria eta halakoen kronika baino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 53. orr.
Korsikerak Frantziaren bazterkeriaren eta hizkuntza irakasteko dugun grina ulertzen ez duten agintarien aurka borrokatu beharko du. Berria - Mundua 2004-04-17
Pobrezia eta bazterkeria arrazakeriaren eragileak izan daitezke. Berria - Kultura 2004-09-23
Ijitoek Europan jasan behar izaten duten bazterkeria gaitzetsi du Europako Arrazismoaren Behatokiak. Berria - Gaiak 2006-04-08
Abertzaleen zerrendaburu Edmond Simeonik dimisioa gaitzetsi eta abertzaleekiko «bazterkeria» salatu zuen. Berria - Mundua 2004-04-02
Bolondres taldeek hitzaldiak eskaintzen dituzte, generoa medio egiten diren bazterkeriak saihesteko. Berria - Euskal Herria 2004-06-25
Herritarren %60 indigenak dira eta oso baldintza kaskarretan bizi dira: bazterkeria eta pobrezia handiak dira. Berria - Mundua 2004-03-31
Eriei bazterkeriarik jasan gabe bizitzeko eskubidea onartzen die, eta hori bermatzeko eginkizuna gobernu erakundeen esku lagatzen du. Berria - Gaiak 2006-02-15
Zer gertatu zait ohorearen eta ospearen aldetik gorrotoaren eta bazterkeriaren aldera horrela pasatzeko? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.
Maileguen sistema baten bidez lortuko litzateke inolako bazterkeriarik ez egotea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.
Baduzu eragozpenik Bazterkeriaren Aurkako Elkarteko ikasle bat behatzaile gisa gure artean egon dadin? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.
Farodia Rassool, gizarte-zientzietakoa, unibertsitate osoko bazterkeriaren aurkako batzordearen buru dena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.
Bazterkeriazko egoera honi amaiera emateko behar diren neurriak hartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Instituzioek gazteekiko duten bazterkeria politika. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
Bazterkeria eta homofobia keinua izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-10-03
Sindikatuek «zeregin garrantzitsua» daukatela «bazterkeria mota guztiak amaitzeko ahalegin horretan». Berria - Ekonomia 2004-05-26
Gizarte bazterkerian erortzeko arriskuan dauden gazteekin aritzen gara batez ere. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Jende askok oraindik uste du kontsumoa eskalada prozesu bat dela; alkoholdun edariekin eta porroekin hasten dela, eta kokainarekin edo heroinarekin amaitzen dela, gizarte bazterkerian. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
bazterkeria salatu (4); bazterkeriaren aurkako (3); bazterkeriaren eta (3); eta bazterkeriaren (5)