Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zaigu adibide hori baztergarria iruditu, zeren, azken buruan, balio didaktikoa baitu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.
Hipotesia ez da erabat baztergarria, batez ere kontuan izanik Hemingwayk AEBen Habanako Enbaxada-Etxean uzten zituen txostenak noren eskuetan uzten zituen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.
Ez dut ezagutzen arrazoiketa inuzenteagorik indarkeria oro dela baztergarri dioenarena baino. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
Erabat baztergarriak dira bizpahiru menpeko esaldiez jositako diskurtsoak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 103. orr.
Hazel, ordea, jendaila zital eta baztergarria bilakatzen zen adoregabetuta eta goibel bazebilen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.
Doinu ironikoa lagungarri da; doinu zakar-mindua baztergarri. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.