Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dago mendia gai duten idazleen bazkun horretako parte izan beharrik mendia eta literatura elkartzeko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.
Lehenengoak kalkulatzaile profesionalen bazkunekoak ziren, eta beren pribilegioak defendatzen zituzten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.
Herritar euskaldunek jasandako kasuak biltzen dira Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren txostenean. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Xabier Tomas Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko Euskara Batzordeko kidea da. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Madrilgo Bazkunak eta Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak ere bat egiten dute gure ildoarekin. Berria - Harian 2005-11-29
Nazario Oleaga Bazkuneko dekanoak berak eman du horren berri, txostena aurkezteko atzo egindako agerraldian. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Gertakariotako lekukoa izan zen eta gogor salatu zuen Euzkeltzale-Bazkunaren txostena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 100. orr.
Lino Akesolo bizkaitarrak, esate baterako, argiro ikusi zuen akats hori Kardaberaz Bazkunaren jardunean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 132. orr.
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna (Andoain, Gipuzkoa). Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Manuel Larramendi Bazkunak eta Andoaingo Udalak Martin Ugalderi atzo arratsaldean egindako omenaldian honako testu hau irakurri zuen Pako Aristi idazleak. Berria - Kultura 2004-11-11
Herriko eragile ugariren atxikimendua jaso dute dagoeneko bi preso ohiek, besteak beste, Kimuak herri plataforma, Anaitasuna mendi bazkuna, Batasuna, EHNE, Askatasuna, [...]. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Herriko Etxean, ate gainean, Erregeren arma-ikurrak pintatzeko agindu zion udal-bazkunak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.
Bazkun aristokratiko hark, zeinari buruz, purrustada baten ondorioz, Jockey-a bera baino itxiagoa zela esan baita, eragin onuragarria izan zuen gure merkataritzako portu handiaren etorkizunean, 1908ra arte. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.