Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bazkatu, bazka(tu), bazkatzen 1 du ad jaten eman, eskuarki abereei; bazkaz hornitu.

Artzain bat aurkitu zuen landan ahuntz- eta aker-talde bat bazkatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Artoa behi esnedunak bazkatzeko erabiltzen du familiak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Oiloak eta urdeak bazkaturik, etxeratu ninduan, lasai, eguneroko zerbitzua beterik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Danimarkatik 2.500 tona belar ekarriko dituzte bihar, ganaduak bazkatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Larre oparotan bazkatuko ditut, Israelgo mendi garaietan izango dituzte eskortak.  Elizen arteko biblia   Ez 34,14

Artzain onak ardi guztiak manera berean bazkatzen zituela errepikatzen ziguten haur ginenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Eta agindu zion ez zitzala inoiz ere sal, ez eta inolako kalterik egin, baizik eta gorde, bazka eta goberna zitzala arduraz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Beti bazuen zerbait egiteko, etxea garbi, poallak bazka, ardiak jetzi, sasoiko traholak, haurrak ala arrahaurrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Esklabu turkoa bailitzan baliatzen zuten, ama urrikalgabeak baimendu Agustinen manuetan ihalozka: urde bazkatzen, ardi zaintzen, sukaldea eta ezkaratza xahatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Era berean lurreko fruituek ere, behar guztien gainetik ugari emanik jangaia, animalia guztiak elikatu eta mantentzen dituzte etengabe bazkatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

Kalifornian bertan, 100 kilometro paraje mortu luze bat, lur guztiz emankor aberatsa egin dute: ureztatze sistema guztiz iaio bat medio, fruitu eder eta barazki bikainetan 120 milioi jende taldea bazkatzeko beste lortzen omen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

2 irud/hed

Eterrak nondik bazkatzen ditu izarrak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Bizi-betegarri edo suzedaneo gorenak, beraz, hil ondoren ere badaki bizi-ustea bazkatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Herri zahar guziek, beren nortasuna eta beren indarra, erroetan eta arbasoen oroitzapenean bazkatzen dituzte.  Herria   2004-04-08

Itxurazko bizitza edan eta hartaz bazkatzen du adimena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 268. orr.

Borroka nahiak ez du arnas handirik, fruituak behar ditu, ahalik eta lasterren, indarrak bazkatuko baditu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

Apetitua bazkatu behar da aurrena, gosea aseko bada gero.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Garibaik bizkarra erakutsi orduko, hor hasten dira bere atzean ("Gorte orotan dagoen gorotz-salan", idatzi du biografoak) ordu arte maiseoa baizik ez zena bazkatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Liburu-dendaren gainean bizi izan zen James Joyce, baina ez dut fetitxismoa bazkatzeko astirik izan, sakelakoak jo baitit.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

Berdin dio eliza, gobernua, edo kale gorria izan, triangelu horretantxe bazkatzen dute elkar hipokritak eta inozenteak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Ilusio haiek bazkatu genituen eta haiek bazkatu gintuzten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

3 (da aditz gisa)

Zer leku loriagarria! Dena pentze ederrez estalia, behi xuri eta behorrez beteak, alapide aberatsetan bazkatzen direnak udaberritik larrazkenaraino.Inguruko behiak hango landareekin bazkatzen ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,29

Sarrio talde bat bazkatzen ari da hemendik hurbil.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Egun hartan zuen abereak larre zabaletan bazkatuko dira.  Elizen arteko biblia   Is 30,23

Zutik nengoen ni Nilo ibaiaren ondoan, noiz eta ikusi bainituen Nilotik irteten zazpi behi itxura ederrekoak eta gizen-gizenak, ibaiertzeko larrean bazkatzen hasi zirenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 113. orr.

Zaldiak, bridak kenduta, bazkatzen hasi ziren lurzorua estaltzen zuen belardi sarrian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Abereak, lehengo indarra berreskuratuta, saltoka ateratzen ziren bazkatzera, aurretik inolako gaitzik izan ez balute bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

Eta, ardi horiek bazka daitezkeen lekuren batean lotuko bagenitu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Nola liteke bat, halako pentze ederrean bazkatzeari utzi, eta padura horretan gizentzera lerra?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

Zomorro itsuak gutaz bazkatzen dira gorrotoaren ziega laiotzetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.

Izan ere, pilotu automatikoa kanpoko seinalez bazkatzen da, eta labirintoak eta garunak eskaintzen duten kontrol-sistemak, berriz, barruan dauka behar duen guztia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

4 jan.

Halarik ere, behi bat ari zen belarra bazkatzen; eskasagoa ote da ikusgarria?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 75. orr.

Irri egiten duten aurpegiak ditu, behatu egiten duten begiak, iratzea bazkatu eta haginka egin behar dutela iduri luketen matelezurrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Zeren sarritan ardi iletsuak, muino batean larre gozoa bazkatuz, mantxo ibili ohi dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

Kaka bazkatzetik bizi dira eta birziklaketa nazkagarri horri deitzen diote adierazpen askatasuna eta zeregin demokratikoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus