Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bera geroago ezagutuko nuen hobeto, bazkaloste luze-luzean zehar. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 77. orr.
Domeka bazkaloste batean, oporrei buruz ari gara, Paulen etxean. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 51. orr.
Bazkalostea izaki, kafe etxean Kirxa nagusia eta Darruitx xekea baino ez zituzten topatu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 295. orr.
Bazkalostean, arratsaldeko 16:00etan, eguneko batzarra egingo da. Berria - Euskal Herria 2004-05-06
Bazkalostean, Stanley gaztetu batek erronka jotzen dit ping-pong partida bat joka dezagun garajean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 212. orr.
Mitina igandeko bazkalostean egin behar zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.
Bazkalostean dutxatzen zen Matias beti. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.
Bazkalostean dutxatzen zen Matias beti. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.
Erretzaile izan gabe bazkalosteetan tabakoa erretzea gogoko duen zio berarengatik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.
Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.
Bazkalosteko eguzki erreak itomenez erotu zituen erleak, eta lan zoroan hasi ziren, erlauntza barruan bezala, inguruan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.
Telefonoaren hotsaren labankadak bazkalosteko pentsamendu letargikoak eten dizkio. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.
bazkaloste batean (3); bazkaloste batean (3)