Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bazkalordu (orobat bazka ordu g.er.) iz bazkaltzeko ordua.

Atsedenaldi bat besterik ez dugu egin oraingoz, bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.

Bazkalordua baliatzeko eskatzen ari dira.  Berria - Harian   2006-02-08

Bazkalordua zen eta guztiok bazkaltzen ari ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 181. orr.

Ia bazkalordua da, oraintxe nindoan zu esnatzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 175. orr.

Bertan tertulian ari ziren kamioizale-itxurako bospasei gizon builosoen bizitza-pasadizoak imajinatuz entretenitu nuen bazkalordua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Goiz osoa libre neukan bazkalordua arte, eta kalez kale nenbilen, norabideekiko batere ardurarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Eguerdiko bazkalorduaren ondoren, arratseko otorduaren txanda da orain.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 134. orr.

Arratsalde hartako bazkalorduan izandako istiluak jota utzi ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 142. orr.

Anaiei etsenplu ona ematearren eta Dama Pobretasunaren bikaintasun eta duintasunagatik, bazkalorduan limosna bila joaten zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.

Bai, benetan barre ederrak egin behar nituen lankideekin bazkalorduan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 37. orr.

Irrati aparatu baten musika zetorren patiotik, bazkalorduko aza egosien usain minkor eta umelarekin batera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Heldu denez geroztik bazkalorduetan salbu ez baita egoitzan egon.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 351. orr.

Zer esanik ez, bazkalorduetako ibilaldi bakartietan Pruden topatzea izaten zen nire beldur bakarra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.

Bazkalordu inguruan helduko ziren farora, pentsatu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 189. orr.

Bazkalordurako hemen izango gara.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.

Aski dudala orobat bazkalordurako orrazturik egotea, beti bakarrik egonen baikara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazkalordua arte (4); bazkalordua da (5); bazkalordua iritsi (5); bazkalordua zen (3); bazkalordura arte (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus