Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean han barneratu naiz laritzen harekiko paralelo zihoan beste haran luze mehar eta desertu batean, non ez baitzen bazkalekurik ez oihanik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
Behiak larreetara atera ziren maiatzean, eta ukuiluan daude jada, elikadura gehigarria jasotzen, bazkalekurik ez dagoelako. Berria - Ekonomia 2004-07-30
Gainerako zatia, bi kilometro eta erdi zabal eta hamabi kilometro eta erdi luze, alde profanoa izango da, hiritarren bizileku eta abereen bazkaleku. Elizen arteko biblia Ez 48,15
Zaldi eta ardien bazkaleku da, baita basabehi eta oreinena ere, bai oreinena, Europa Mendebaldekoak baino txikiagoak diren oreinena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.
Moxalen bazkalekuko hesiaren langa gainean atseden hartzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.
Bakarrik Bera eskualdeko Santa Barbarako bazkalekura zihoan artzain bat eta ehun bat ardiz osatu haren artaldea gelditu zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.