Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esango nuke, bazkalaurre eta bazkalondo haietan merezi zuenik entzutekotan, familiako emakumeei entzungo niela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.
"Jainkok eun on, bazkari prepatu al tzute o?" bazkalaurrea bazen; bazkal ondorera ezkero, berriz: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 212. orr.
Bata, bazkalaurreetan, mendi aldetik ibilketa galantak egin. Txillardegi «Putzu», 1999 - 338. orr.
Mezarik entzun ezin zuenean, eguneko ebanjelioa entzutea nahi izaten zuen beti bazkalaurrean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 597. orr.
Lehen jarduna gauerdian egingo da; bigarrena, goizean, jaiki eta berehala; hirugarrena, meza baino lehen edo ondoren, bazkalaurrean bederen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 71. orr.
Etxeak, bazkalaurreko ordu hartan, airean igeri zirudien, miraia koloretsu baten antzera. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.
Meza ondoan, aroa gisakoa balinbada, eliza aintzineko korralean bazkalaurreko edariak urririk eskainiak izanen dira. Herria 2001-03-22
Onena, bazkalaurretik siesta egiteko -esan zuen mozkoteak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.