Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hansenen gaixotasuna bazilo batek eragiten duen gaitz kronikoa da. Berria - Gaiak 2004-01-25
Delako "yersinia pestis" baziloa agertu zen eta izugarrizko lazturak hartu zuen jendea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 22. orr.
Esku-zapiko odoletan ez zen aurkitu Koch-en bazilorik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Afrikan 25 milioi lagunek dute gaur egun GIB Giza Immuno-Eskasiaren Birusa eta tuberkulosiaren baziloa. Berria - Gaiak 2004-09-22
Gaixoak eztula egiten duenean, hitz egiten duenean edo zintz egiten duenean, baziloak airean zabaltzen dira. Berria - Gaiak 2004-03-17
Bazilo hori ezeztatua zela uste zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 22. orr.
Horietatik gizakietara aldatu zen baziloa. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 22. orr.
Lupuaren baziloaren aurkako txertoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.
Baziloak denbora luzea behar izaten du ugaltzeko eta, normalean, bost urte inguruko inkubazio epea izan ohi du. Berria - Gaiak 2004-01-25
Mikroorganismoetan, baziren fenomeno batzuk zelula-desberdintzea oroitarazten zutenak: baziloetan, esporulazioa; legamian, batik bat, oso hurbil baitago organismo gorenen zeluletatik, esporulazio- eta sexualitate-fenomenoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.