Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baza iz une egokian erabiltzeko gordetzen den gauza.
Gizasemeak zutik jarri ziren azken bazak jokatzeko, berriketan eta keinuka. errepresioa baza gisa erabiltzea erabaki dute, etorkizunean nahitaez etorriko den negoziazio prozesuaren aurrean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.
Bai, kontrolatuta genuen gailurrera berandu iritsita ere, gero baza hori geneukala, eta sokak jarrita eta eguraldiaren segurtasuna. Berria - Kirola 2004-08-03
-Amexuaren baza atera ez zenean, eta hire umilazioa jaso eta gero, handik edo hemendik arrastoa atera behar nuela esan nioan neure buruari. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.