Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantxisen apartamentuan berriz pasatu zituen baxoaren apailatzeko gelditzen zitzaizkion ikasgaiak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 15. orr.
Baxoko azterketen begirantza egin . Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.
Baina itzuli behar, baxoko ondorioak jakiteko eta ahozko azterketetaz arduratzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.
Ainara Aiestaran eta Aizane Pimientak ere zientzietako baxoa pasatzea hautatu dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Azterketaren azterketa, baxoa gainditzeko esperantzaz. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Baxoa iragan eta estudioen ordaintzeko gasolindegi batean lanean ziharduela, irakasle bilakatzeko sailari lotu zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.
Seaskak ikastetxe elebakarrek baino emaitza hobeak lortu ditu baxoan. Berria - Euskal Herria 2006-03-12
Horra, hemezortzi urtetan, baxoa huts egin zuela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.
Baxoko lehen partea egitera gindoazela, azken proban lehen atera nintzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Bakoitzak bere baxo ondoko proiektuak aipatu zituen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 225. orr.
Soilik ikasleen %3k egiten dute Baxoa euskaraz, eta %9k baino ez dute bururatzen kolegioa euskaraz. Berria - Euskal Herria 2004-12-10
UFR horrek [...] bilduko ditu jadanik egiten diren formakuntzak, hala nola ISA-BTP injinadore eskola hau, bai eta ere idekiak diren DEUG (bi urte ikasketa baxotik goiti) desberdinak, zientzia eta tekniken "maîtrise" delakoa, IUP (baxotik goiti hiru urte ofizio ikasketa diploma) bilakatuko dena. Herria 2001-10-04
Orotara Bernat Etxepare lizeoko 42 ikasle aurkeztu dira baxo azterketara. Berria - Euskal Herria 2004-06-11