Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzordeburu jauna, ene arbuioa adierazi beharra daukat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 68. orr.
Amaitzeko, batzordeburu nagusiak, agiri guztiak aztertutakoan, erabakia hartuko du ahalik eta eperik laburrenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.
Estatu Batuetako Senatuan quoruma Finantza Batzordeburuak eta Etxe Zuriko mezulariak osatzen dute. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 227. orr.
Erresuma Batuko Gobernuak Irakera gerrara joateko argudioak aztertzeko izendatutako batzordeak bere txostena kaleratu zuen atzo Londresen, Robin Butler batzordeburuaren eskutik. Berria - Mundua 2004-07-15
"Ongi da", dio Mathabane-k batzordeburuaren jarlekutik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.
Euskaltzaindiko Gramatika batzordeburua izan zen urte askoan. Berria - Kultura 2006-01-21
Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura batzordeburu Martin Aranbururen (EA) ustez, legeak «aukera gehiago» ditu oraingo honetan, iazko urte amaieran porrot egin zuen prozesuan baino. Berria - Euskal Herria 2004-01-16
Sustapen Ministerioaren ordezkarietako bat izango da batzordeburu. Berria - Harian 2006-04-25