Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berriak Batzokietako, Herriko Tabernetako eta PSEren egoitzetako giroa jaso zuen. Berria - Harian 2006-03-23
Gure etxe azpian Batzokia dago, eta alboan, Casa del Pueblo. Berria - Kultura 2004-03-17
Nazionalistek 1931ko uztailaren 26an Euzko-Etxea edo batzokia inauguratu zuten Hondarribian, Monzon, Barrena eta Oruetaren mitinarekin. Berria - Kultura 2004-12-02
Duela 5 urte, Batzokiko hiriburu batzarrean sartu nintzen. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Larunbatean, aratsaldeko 7etan, Donibane Lohizunen, Alderdi Jeltzalearen batzokian, Mikel Duvert mintzo euskal populuaren sustraietaz. Herria 2005-03-17
Batzokia ez zen jan-edanerako elkarte soila, bere pentsamendua eta ekintzak gizarte osora zabalduko zituen topalekua baizik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.
Juanitoren haurtzaro eta gaztaroa lehenik; abertzaletasuna gure herrian zabaltzeko egindako lanak gero: mendi-taldea, batzokiaren inaugurazioa... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 104. orr.
Nire neska-laguna oso kontserbadorea da, badakizu, astero elizara joan eta arratsaldero kafea Batzokian hartzen duten horietarikoa. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 101. orr.
Prentsaurrekoa eman zuten atzo EBBko lehendakari Josu Jon Imazek, Josune Ariztondo idazkariak eta Gorka Agirre EBBko Kanpo Harremanetarako arduradunak Bergarako batzokian, EADren inguruko zehaztasunak emateko. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
Horrez gain, Algortako batzokiaren kontra ere egin zuten. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Harako hartan, Mungiako batzokian izan zirela ezteiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 56. orr.
Mutiko talde bat ageri da, Amarako Batzokiaren aurrean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 96. orr.
Hiru gazte epaituko dituzte gaurtik Madrilen, batzoki bat erretzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Egun horretan baitira ehun urteak betetzen, orduko eraikia izan beharko da "Club House" batzokia. Herria 2004-01-29
Igandean, Uztaritzen Latsa batzokian, sustengu bazkaria Kontxi Iglesias eta Argi Perurena gogoan. Herria 2001-02-15