Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamaika gorputz nimino hamaika eratan hutsunean zehar nahasten ikusiko duzu izpien argitasunean bertan, eta, lehia eternalean bezala, guduak eta guduxkak batailoika jokatzen atsedenik gabe, batze-banatze etengabean dihardutela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.
Batzea zaildu: Etorkin batentzat lehen baino zailagoa izanen da familia ekartzea. Berria - Harian 2006-02-10
Beraz, argi eta garbi dago, haien esentziari dagokionez, ez dutela arauzkoa batze soila, ez eta banatze soila ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.
Hizkuntzaren mekanismoa honetan dago finkatua: adierazleen eta adierazien batzean, eta hizkuntzaren linealtasunean oinarriturik sortzen diren ikurren arteko erlazio sintagmatikoetan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.
Estatu txiki askoren etengabeko batzeek ekarri dute gutxitze hau. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.
Hamabosten bat urte baziren han ari nintzela bakterio bikote ongi aukeratu batzuen sexu-batze aldizkakoa sustatzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.