Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
batzartoki iz (orobat batzar toki) batzarrak egiten diren tokia. ik batzarleku.
Badira urte batzuk, San Tiburtzio eguerdi batez, Leitzako Udaleko batzartokian, urteroko luntxa aitzaki, kontu kontari geundela, Egaña bertsolariak galde egin zidala "Zer esan nahi du horrek, hi?" txoko batean "Nor Jainkoa Bezela?" lema zeraman bandera ikusirik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.
Zinegotziak ordubetez ika-mikan ikusi ostean, gaztetxeko kideek herri kontsulta eskatu zieten, eta pankarta batzuk astintzen hasi orduko bizkarzain ugari bildu zitzaien, Barcina alkateak batzartokia uztera gonbidatu zituen heinean. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Astero, buruzagiak batzarrean elkartuko ziren; batzar tokia bileratik bilerara aldatuko zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.