Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez batxilerrik, ez irakaslerik, ezta doktorerik ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.
Egunkari-zatiak Irakasle Eskola Ofizialerako sarbide-proben emaitzak zekartzan, batxilerren merezimenduen arabera ordenaturik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
Lepoko botoiak edozeini batxilerra naizela adierazten dio. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.
Batxilerra Donostiako mojetxe batean ikasten ari zela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.
Batxilerra egin ahal izateko, amak fraideetara bidali ninduen ni, eta Bilboko komentu batean amaitu nuen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.
Kontua da batxilerra bukatzen ari ginenerako ez ginela euskaraz hitz egiteko gai. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.
Batxilerreko bosgarren edo seigarren urtea egiten ari nintzen Donostiako korazonistetan, han Mundaizen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.
Trenbidean barrena saltoka joan zen udaletxera batxilerreko espedienterik onena zeukalako Paulino Caballero saria eman behar ziotenean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.
Batxiler laborala egiteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.
Nik bi urte pasa berriak nituen barnetegi frankista batean, goi mailako batxilerra ikasten. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.
Errebalidarik ez: Batxilergoko Titulua Batxilerra gainditzearekin batera lortuko dute ikasleek · Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Laugarren batxilerra amaituta letretako bidea ukatu eta zientzietakora behartuta. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.
Seigarren batxilerrean, ordea, filosofia izeneko ikasgai bat izan genuen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.
Urte hartan hiruk eskuratua zuten batxiler diploma. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 81. orr.
Batxiler eta lizentzia diplomak pasa zitzaten nahi zuen, gero kolejio horretarako, bai eta Garazi eta Hazparnerako irakasle diplomatuak izateko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.
C tadea (29 lanpostu): LH II mailako titulua, batxiler titulua edo baliokidea. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Neuk ezagutarazi nion Poe hamaika urte zituela, eta Poe zenez gero berak batxiler-tesia egiteko landu zituen idazleetako bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.
Jakin beza, berorrek: lizentziaduna naizela esan badiot ere lehen, ez naizela batxilerra besterik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 62. orr.
Bart etorria da Bartolome Karraskoren semea Salamankan ikastetik, Batxiler egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.
Lagun egin genuen Joxe Aberasturi, zeina baitzen bizkaitarra eta Gernikako semea, batxilerra eta soldadu ohia, Portugalgo gerletan ibilia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 519. orr.
Nik ekarriko dut nork irakurri, apaiza bera edo Sanson Karrasko batxilerra; oso gogo onez etorriko dira, aitaren berriak jakiteagatik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.
Lizentziatu Poza eta Gorteko eskribau antisemita makurrek, edo are Garibai Erregearen idazkariak berak, areenean Zaldibia Batxilerrak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.
batxilerra ikasten (3); batxilerreko laugarrena (4); sanson karrasko batxilerra (4)