Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geldi-geldi zegoen, batuta bat jasorik orkestra ikusezin baten aurrean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Batuta atxiki orduko, desafinatzen du orain honek, horrek gero, hark geroago, eta noizbait ere haiek bihurtzen dira zuzendari eta, batuta eskutik kentzen didatela, alborat uzten naute. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.
Amonak partiturak irakurtzen erakusten zidan, solfeo-ariketak egiten, eta eskuetan batutarekin jotzen ninduen konpasa gora eta behera markatzean huts egiten banuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.
BBko burukide batek esana da EAJ ez dela orkestra sinfonikoa, jazz banda baizik: batutaren gidaritzapean jo beharrean, norbere modulazioarekin egiten dute, baina, osotasunean, soinu ona da emaitza. Berria - Euskal Herria 2006-04-09
Mendebaldeko kristau-errepublika desegitea izan zen, aitasantutzak elkartu eta batuta eduki zuena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.
Sorgin-ehiza sekulakoa zen, Joseph McCarthy senatariaren batutapean, eta askatasuna aitzakia bihurtu zen askatasun oro zapaltzeko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.