Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batura 1 iz batuketaren emaitza.

Zatitzaileak 1, 2, eta 3 dira eta euren batura, 1 2 3=6.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 155. orr.

Bi zenbaki oso bikoitien batura zenbaki oso bikoiti bat da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

-Hipotenusaren karratua eta beste bi aldeen karratuen batura berdinak dira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Ez da batura nuluko jokoa: batek galtzen duena ez da besteak irabazten duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Gero, batura hori zati 30 egingo dugu, 30 datu diferente batu ditugu eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

Joan den ekaineko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan erroldaren %33,5ekoa eta emandako botoen %74,3koa izan zen EAJren (Galeusca), PSOEren eta PPren portzentajeen batura Hego Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-02-22

Berehala ikusten zuen, adibidez, triangelu baten hipotenusa beste bi aldeen batura baino txikiagoa zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Lehenbizi batura osoak aztertu, zenbat diru den zehatz jakiteko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 53. orr.

Adibidez, zenbaki arrunten batura bada eta t1 eta tz terminoen balioak "3" eta "7" badira, terminoaren balioa "37" litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

Egin bedi luzeraren eta zabaleraren batura eta horren guztiaren erdia izango da kasetoietaraino emango zaion altuera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Burtsan ez dago garbi osotasuna eta zatien batura gauza bera diren.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

2 batzearen emaitza.

Jakintza guztien batura.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.

Inteligentzia hiru gauzaren batura dela idatzi nuen behin: irudimena, sormena eta sentiberatasuna.  Berria - Harian   2005-04-14

Herri bat ez da nire adimenak betiere uler dezakeen eskualdeen, ohituren, gaien batura.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

Gure Komunitatea, gure zibilizazioak eraikia zuen bezala, ez zen, hura ere, gure interesen batura; gure emaitzen batura zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 183. orr.

Materiaren gorputz guztiz solidoak mendeetan zehar jarraiki eta menperagaitz hegatzen direla erakutsi dizudanez gero, segi orain eta azter dezagun haien baturak mugarik baduenez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Erants bere iturri propioak; hala ere, itsasoaren kopuru osoaren aldean, ekarri horien denen batura apenas den tantatxo bat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus