Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batuketa 1 iz aritmetikan, zenbait kopuru bateko eragiketa.

Lehenik eta behin, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa baino askoz ere funtzio matematiko gehiago dago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Matematikan ez zara lehen egunean erro karratuak egiten hasten, batuketak baizik.  Berria - Kirola   2004-07-31

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

Minutu batean 2 milioi batuketa edo kenketa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Batuketa egiten hasi, huts egin, ezabatu, eta berriz hasi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Txukun zegoen batuketa eginda orriaren behealdean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

"Gauza ezin txikiagoen" kopuru infinitu bat batzea da integrazioa, eta batuketa horrek gauza ondo definitu bat ematen du, azkenean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

Analisi berri batean retikulozitoak eta hemoglobina tasen batuketak onartutako mugatik gora egiten zuela.  Berria - Kirola   2004-07-03

Bemakio filosofo bati hirukiaren adigaia, eta utz biezaio bere erara bila dezan ea bere angeluen batuketak nola jokatzen duen angelu zuzenari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kopuru markatu haiek batuketa-makinan kalkulatu nahi nituen, baina ez nuen hori egin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Mahaiaren gaineko paperei eta kontu liburuei eta batuketa makinari begiratu zien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.

Nire senarra -berri eman zion Swan andreari- Matson Adding Machines makina batuketa-egileen lantegiko ugazaba da.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Batuketa-zuzenketak egiterakoan okerren bat edo beste egingo zutela aurrez banekien.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezkerreko eta eskuineko indarren boto batuketen emaitzak.  Berria - Mundua   2004-03-28

4 irud/hed

Medikuntzan, bizi-kalitatea zenbait elementuren batuketa da: pertsonaren osasuna, sintomak eta bere egiteko fisiko eta sozialen ondorioak. Nazioaren eta soberanoaren interesa da bere herriko zorionen batuketa inguruko nazioetakoa baino handiagoa izatea.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Askok uste dute sigla batuketa baino ez dela Nafarroa Bai.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Indar batuketa honek erakusten du mugimendu bateratzailea abiatzeko gogoa dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Bakezaletasuna, aurrerakoitasuna, independentismoa, indar abertzaleen batuketa, eta alderdiaren barne jardun demokratikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Hizkuntza bakoitzaren erabilera fonologikoak baldintzatuko du hiztunen gogoan afrikatuak unitate bakarra ala biren batuketa diren.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Berreraikitako hizkuntza forma bat ez da osotasun solidario bat, baizik fonetika mailako arrazoiketa batzuen batuketa; batuketa hori beti arrazoibide desberdinetan banaka daiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 267. orr.

Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.

Bi botikagileen batuketak munduko hirugarren taldea sortuko luke.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

5 batzea.

Arauzko ezkontza baten seme-alabei legezko deritze, batuketa legezko eta baliozko baten fruituak baitira.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.

Izadiak bi sexu bestelakotsu egin ditu, euren nahitaezko batuketa gauzatzeko asmoz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus