Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Portutxo lainoztatutik urrunxeago, ur bazterrari jarraikiz, batteliku huts geldien itzalak zimurtzen dira emeki. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 129. orr.
Urak erdi jana duen batteliku baten kroskoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 147. orr.
Bat-batean, kaiaren pean batteliku baten motorra norbaitek martxan ezarri zuen aldi berean, kai gainean gure artean ziren gizon gazteetarik batek aita-amak luzaz besarkatu zituen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 144. orr.
Alde batetik itsasoaren besta, batteliku lehiaketa bai eta ttoro arrain saltsaki prestatzaileena. Herria 2004-09-09
Ondartzan zoin-lehenka ibili dira gazte batzu, batteleku untzi ttipittoekin. Herria 2002-09-12
Urte guziz, agorrilean, batteliku untzittoekin lehiaketa berezi bat muntatzen da Bizkaiatik abiatuz Donibane-Zibururat heltzeko. Herria 2004-11-18