Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batik bat (orobat batipat g.er.) 1 adlag batez ere. (dagokion esaldiaren ezkerrean)

Batik bat okela jaten zuen, zorionekoen janari irizten baitzion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Batik bat herrialde garatuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Batik bat sortzaileak eskatzen dio egurra kritikari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

Batik bat, alderik narratiboenak hautatu ditut, eta mitoen eta lekuen deskripzio luzeak oso laburturik utzi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Absenteek, batik bat arrazoi publikoak tartean direla, egoera horretan badiraute, badute eskubide propiorik legeen babeserako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 81. orr.

Amnesia batik bat lobulu tenporalen lesioak eragina bazuen ere, dientzefaloko eta lobulu frontaletako lesioak ere egin zioten berea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Hau da bere idazkiei eta batik bat otoitzei berezkotasunez dariena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Egoera ez baitzen erosoa, ez horixe, batik bat bezperako erromesaldi ostean baraurik oheratu eta gero emakumea gertu izanik, zera berezi hura begietan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.

Kontu handiz ibili behar da euren esanahiarekin, batik bat kultura desberdin samarreko herrialdeak bisitatzerakoan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 24. orr.

Margaz eta Cristinaz galdetzen zidan, baina batik bat elkarrekin pasatu genuen gau hartaz hitz egiten zidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 130. orr.

Begi argia behar du, eta batik bat, belarri ernea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Gogoz kontrakoa genuen, gurera aldatu baino lehenagotik ere -eta, batik bat, ageri zuen bibotearengatik, beste ezergatik baino areago-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.

Etsigarri beteena beste gizaki bat izan ohi dela, beste pertsona bat, eta batik bat, beste pertsonatxo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Gure literatura epikoak erakusten duenez, batik bat zorigaitza gainean daraman zaldi berezia baitugu "lau oinetan zuri" deneko hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 83. orr.

Matematika hautatu nian, ez bakarrik batik bat matematikako ikasketak egina nintzelako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Ekitaldi horiek puntukakoak badira ere, batik bat udakoak.  Herria   2005-10-20

Hiru arrazoigatik izaten ditugu batik bat lehorraldiak: [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Zigorren gogortasuna izuan oinarritutako gobernu despotikoei komeni zaie batik bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Gure jakintza dagoenean dagoela, gustuak agintzen du, batik bat, azken bi aukera horien artean hautatzeko orduan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

2 (dagokion esaldiaren eskuinean)

Mugimendu heretikoak ere oso zabalduak zeuden Italiako erdi eta iparraldean, kataroena batik bat, erdigunea Frantzia hegoaldean zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Europako lirika zaharra, andereena zen, batik bat, eta beren kantuak ernalindar eta amodio festetakoak omen ziren, beraz paganoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Bizitza, lehen aldian batik bat, bereziki gogorra gertatu zitzaion, porrotez eta oinazez betea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Lehenengoaren gai giltzarria Gizakiaren izatea da; bigarrenean, batik bat, Humanismoaren eta Erreformaren inguruko pentsamendua jorratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Sinbologia ugari horretan, beleak, batik bat, besteengandik urrundurik eta bakarturik bizi den gizon mistikoaren biziera tragikoa ere adierazten du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 78. orr.

1844an, Hermann Wilbrandek, bere praktika neurologikoan ikusmen-galera desberdineko gaixoak ikusirik -batzuetan, ikus-eremuan batik bat; beste batzuetan, kolorearen pertzepzioan batik bat; eta, beste batzuetan, berriz, formaren pertzepzioan batik bat- iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Badu erlijiotik puskat eta ekonomia ere bada beste puskat (gaur egunean batik bat).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Instrumentu akustikoak erabiltzen dira batik bat, baina efektu elektronikoak baztertu gabe.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Zereginik ez daukatenentzat batik bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 59. orr.

-Jaiki berritan batik bat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 25. orr.

Gazteak, munduko mendekotasunik negargarriena eragiten baitute txarto erabiliz gero hainbat drogak, alkoholak eta tabakoak batik bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 177. orr.

Argi zegoen gauza bat behintzat: autoen kontrako gudua edo altxamendua zen hura, batik bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Koronela "kaikutzar azken putza" zelako ustean hazitakoak ginen batik bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Zura atsegin zuen Iturbidek, begi-bistan zegoen, kaoba batik bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Eta gure ohiko bizitzaz hitz egiten hasi ginen; lanaz, batik bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 31. orr.

Ilerik ez, salbu eta xerloren batzuk han-hemenka, buruan batik bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus