Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bateria 1 iz elektrizitatea metatzen duen tresna edo gailua.

Autoen bateriako likidoa izugarria da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

Aita morse-aparatua konpontzen saiatzen ari zen; bateria bati lotua zegoen, baina ez zuen inolako tik-tik soinurik egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Zergatik erosi duzu telebista bateriarekin, elektrizitatea badaukagu eta?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

Segurtasun arrazoiengatik, oso inportantea bide da argindar-etendurarik ez egotea Tetra martxan dagoen bitartean, eta horregatik bateria osagarri txiki batekin datoz, zortzi orduko autonomia ematen diena.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Esan ezak agudo, bateriarik gabe geratzen ari nauk eta.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

Berunezko azidoko bateriak erabiltzen zituen.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Bateria gastatu zaiola uste dut.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 123. orr.

Pentsatzen dugu ezin izan duela gehiago deitu, bateria agortu zitzaiolako, edo hipotermiagatik ezin zituelako atzamarrak mugitu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Kabinako argi nagusia aspaldi itzalia zuten, bateria aurreztearren, eta norberaren jarlekuaren gaineko lanparatxoa ere amatatzeko eskatua zitzaigun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Hamar urteko epean pila eta baterien %60 jasotzea eta birziklatzea nahi zuen batzordeak.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Israelgo Armadak Gaza hiriko Az-Zeitun auzoan autoetarako bateriak egiteko laborategi bat suntsitu zuen.  Berria - Mundua   2004-08-01

Auto-bateria batekin zebilen tresna txiki bat erakutsi ziguten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

2 jazz, pop eta kideko talde batean, perkusio tresnak biltzen dituen instrumentua; instrumentu hori jotzen duen musikaria.

Gitarrak joan eta etorri egiten dira, olatuek harkaitzen kontra egingo luketen moduan... eta bateriaren kolpeak, leherketa urrunen antzera, oihartzun gozoak dira.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 66. orr.

Musikariak: Katia eta Marielle Labeque, pianoan; Marque Gilmore, baterian; Colin Currie, perkusioan.  Berria - Kultura   2004-08-27

Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Ekialdeko hazpegiak dituen emakume bat ageri da argazkian bateria jotzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.

Jack Bruce gitarra baxuan, Eric Clapton gitarra nagusian eta George Baker "bateria-jotzaile zoragarria" baterian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Ez zuen baterian jesarri beste erremediorik izan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 87. orr.

Gitarra eta bateria abio bortitz batek sarrera egin zion boz anfetaminiko maliziotsu bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Tronpeta eta bateria ikasten ari dira kontserbatorioan.  Berria - Mundua   2004-04-23

Sting baxu jotzailearekin eta Copeland bateriarekin rock talde bat sortzeko gonbita jaso zuen.  Berria - Kultura   2004-03-27

Laukoteko gazteena da Blade, baina dagoeneko esperientzia handia du Ellis Marsalis maisu izan zuen bateriak.  Berria - Kultura   2004-07-13

3 artilleria piezen multzoa; pieza horiek kokatzen diren lekua; artilleria saileko unitatea, artilleria-piezek, material osagarriek eta artilleroek osatua, eskuarki kapitain baten agintepean aritzen dena.

Loxetako teilatua bilatzen zuen 155 milimetroko bateria baten hutsegiteak ziren zulo haiek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Artilleria astuneko bateria baten ondotik igaro gara, eta artillerialariak mahai baten inguruan eserita ikusi ditugu, karta-jokoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Artilleroari bateriaren tiroa zuzentzen lagun ziezaiokeelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Bai Mendizorrotzen eta bai Arratzainen [...] Artikula baserriaren gainean, Withworth kanoi burrunbatsuz osatutako bateria gogor bat zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

Fronte Polisarioak airekoen kontrako bateriak hedatu ditu eremu batean, eta gune desmilitarizatuan gerrillariak sartu dira.  Berria - Harian   2005-04-21

Arratzaingo gotorlekutik, etengabe astintzen zuten Donostia gure bateriek (1977 bonba aurreko urtean, omen).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 277. orr.

Alemaniarren kostako bateriak suntsituta zeuden lehorreratzeko ordurako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Bateriari zerion ke zuria baizik ez nuen ikusten, eta oso urruti.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 97. orr.

Behin-betiko oldarraldia prestatzekotan, bateria bat jarri zuten gutarrek Klarisen Monastegian, "Los Llanos" deritzon ibarrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Hamabi eta erdietan Alfonso XII.a Hernanitik irteterakoan, Donostiako golkoan ainguratutako gerlaontziek eta Damen Bateriakoek hogei kanoikada bota omen zituzten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

"Artilleriako hainbatgarren bateria" idatzirik daukan kutxatzar berde bat, berunezko balaz betea-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Parlamentua artilleri bateria batez desegin, eta hortxe izan zuen bukaera Ghargarooko herriaren, herriaren bidezko eta herriarentzako Gobernuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.

4 janariak prestatzeko ontzien multzoa.

Han eta han, batzuk elurrez erdi estaliak: metal kontainer txikiak eta handiak, plantxazarrak, errejak, tuberiak, bizikleten eskeletoak, elektrodomestikoen karkasak, kaja registradorak, fregaderoak, sukalde bateriak, [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

5 gauza berdinen edo kidekoen multzoa.

Kirofanoko argi bateria baten pean mehatxuka galdetu izan baliote irribarre egin ote zuen ala ez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.

Kupularen azpian, su izugarri bat piztua, ispilu-bateria ikaragarri batek handiagotzen diolarik su horri distira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

6 baterian adlag aparkatzeaz mintzatuz, bata bestearen alboan, paraleloan.

Kat baterian aparkatutako bi autoren artean gelditu zen kale itxiaren sarrerarantz begira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

Orduan, Koiote txiza egiten hasi da baterian aparkaturiko Opel Vectra baten kontra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus