Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Populua aldiz, ez da gizakien edozein batasun, nolanahika bildua, baina bai legezko kontratuz eta probetxuzko bateratzez elkartu den jendearen biltzarra. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.
Merkatua bateratzeko ekimena [...] salgaien zirkulazio askatasunari, eta diru-unitateen, pisu eta neurrien bateratzeari zegokien. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Dantza ez da ekintza fisikoa bakarrik, garunaren ekintza bat da, gorputzaren, bihotzaren eta buruaren arteko bateratze bat. Berria - Kultura 2006-01-13
Maitasuna [...] instintu fetixistaren eta instintu sexualaren bateratzea da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.
Metzek frogaturik uzten du argazki-ekimenean bertan, oro har, beti izaten dela begiratzearen eta fetixizazioaren arteko bateratze bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.
Aditzaren eta izenaren numero morfemaren bateratze honen balioa eztabaidagarria da egiazki. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 159. orr.
Europaren bi alderdiak elkartu diren une honetan, bateratze hori finantzatzeko gauza ez gara izan. Berria - Harian 2005-06-19
Bi logika horien bateratzea da, hein handi batean, inperioen arteko areriotasunak areago gogortu eta Lehen Mundu Gerra piztu izanaren arrazoia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.
Bateratze politikoaren kontrako antidotoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
Bateratze baketsua lortzeko bi aldeen arteko negoziazioak egingo dira, parekotasunean oinarrituta. Berria - Harian 2005-03-15
1990eko hamarraldiaren hasierako finantza-integrazioaren azkentzeak, parekotasunen doikuntzaren estigmatizazioarekin batera, nahitaez lastertu zuen ekonomien bateratze nominala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.
Merkatuek ezarritako zigor izugarriak agerian utzi zuen zorrotzegiak zirela Maastrichten ezarritako bateratze nominaleko irizpideak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
Distinguer pour unir, erran nahi baita, edozein auzitan, bateratzen hasi aitzin, behar dela ikasi ongi bereizten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.
Alde batetik bateratze indarrak, bestetik urruntzeko eta norberaren nortasunaren ezaugarriak aurkitzeko ahaleginak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 21. orr.
Subjektuen ekimenari ezarritako mugak baino gehiago izango da bera artikulatzen den eremua (bere erdigunea izan gabe) [...] bere oinarria diren harremanak (izan gabe bera azken emaitza edo bateratze gunea). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 236. orr.
Bateratze gune bat izan zen: belaunaldi guzietakoak [...], herri ainitzetakoak, denak euskararen inguruan elgartu ziren. herria¬
XX. mendearen hasieran Italiak, Frantziak eta Suitzak "Latin Union" delakoa osatzeko egin zuten diru bateratze saioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.
Euskal Autonomia Erkidegoan, maila horretan, aurreneko bateratze lan kolektiboa izan da. Berria - Kultura 2004-09-22
Datuak kezkagarriak dira oso, gupidarik gabeko bateratze prozesu honetan: mundu mailako 200 enpresen esku dago munduko merkataritza osoaren herena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.
Bateratze baldintzek ekonomia eta diru Batasunean parte hartuko zuten ekonomia desberdinen bateratze nominala lortzea zuten helburu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.
Agertu zaizkidan bateratze-hastapenak ez dira ez gramatikalak, ez logikoak, ez psikologikoak, eta ondorioz ezin dute eraman ez esaldietara, ez proposizioetara, ez errepresentazioetara. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.
Dilema honek agerian utzi ditu azken urteotan nahitaezko kontraesanak merkatu bateratze eta zatikatze politikoaren artean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.
Europako Diru Bateratze prozesu osoari buruz biztanleriari eman zaigun informazio hutsala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.
arteko bateratze (4); bateratze baldintzak (3); bateratze hori (3); bateratze lana (3); bateratze nominala (4); bateratze prozesu (5); diru bateratze (3)