Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indar bateratzaileak eta banatzaileak sokatiran. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 60. orr.
Indar bateratzailea behar bezalako eraginkorra baldin bada, orduan batasuna ezartzea lortuko du eremu osoan zehar. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 253. orr.
Filipe V.a erregeak [...] egitura bateratzailea eta berdintzailea ezarri zuen Espainiako erresuman. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 41. orr.
Sarriegi maisuaren Martxak ordea hortxe jarraitzen du, festako ibilbidearen elementu bateratzaile gisa, Danborradaren festa osoari eusten dio totem modura. Askoren artean «Rataplan» - 85. orr.
Gerta daiteke demokraziaren izenean espazio desberdinen autonomia eliminatua izatea, printzipio bateratzaileak desberdintasun guztiak bere barneko memento izatera murriztuz gero. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.
Mundializazioa (edo mundu mailako prozesu bateratzailea). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Ohar zaitez, Alberto, zirkulua beroa da, bateratzailea, atsegina. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 114. orr.
bateratzaile gisa (3); elementu bateratzaile (3); eta bateratzailea (4); indar bateratzailea (3); mailako prozesu bateratzailea (3); prozesu bateratzailea (3); urrats bateratzaileak (3)