Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpo-barrenak bateratsu joan ohi dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.
Migel Indurainek eta Andoni Zubizarretak bateratsu esan zioten agur beren kirol ibilbide bikainei. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 194. orr.
Miraria zela aldarrikatu zen, jende guztia emozioak hartu zuen, datak alderatu ziren, eta ezbeharra eta ametsak bateratsu izanak zirela ikusi zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.
Taxia arin zihoan, auto, tranbia eta oinezkoen anabasan eragozpenik topatu gabe, eta irudimena bateratsu zihoakion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.
Baziren kartzelaz kartzela gurekin bateratsu aldatzen zirenak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 129. orr.
Baina biak ezkondu zaizkio bateratsu, eta bakarrik utzi dute Préchacq-en. Txillardegi «Putzu», 1999 - 117. orr.
Tren geltokira zortziak laurden gutxi aldera iristen ginen, eta gurekin bateratsu Obabako beste ikasleak, Arindu zuen bere pausajea, eta hantxe zen ilunarekin bateratsu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 116. orr.
Norbere buruarekin zintzo jokatzea eta inguruetakoekin bateratsu ibiltzea esan nahi du horrek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 97. orr.
Soinujolearen semea lanean idazleak «narrazio ezberdin guztiak tonu bateratsuan emateko egindako ahalegina» azpimarratu zuen Otaegik. Berria - Kultura 2004-04-04
Hango informazioak bateratsuagoak ziren. Berria - Euskal Herria 2004-05-25