Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen erraza izaten, ordea, barreiatu gabe jardutea, eta, eraginkortasun eskasa zutela ikusita, egokiagoa iruditu zitzaigun talde txiki eta bateragarriak eratzea. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.
Fonema-talde eta morfema-talde bikote bat defini dezakegu, behin-behineko fonema-taldea eta behin-behineko morfema-taldearen arteko bikote bateragarri bezala. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.
Ordutik hona, egoera zaila bizi izan du ilusioa sortzeko prozesu bateragarri batean. Berria - Harian 2005-12-08
Windows sistema eragilearen kodea sekretupean gordeta, beste enpresei ezinezkoa zaie produktu bateragarriak sortzea, eta, EBen arabera, hori legez kanpoko monopolioa da. Berria - Gaiak 2006-02-03
Politikaria masari zuzentzen zaio, beraz puntu bateragarri txikienera jotzen du maiz. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
Traillek eta Gaitanek ere biko bateragarria dela agertu zuten. Berria - Kirola 2004-09-05
Estilo bateragarriak? Berria - Kirola 2004-10-12
Garapena eta giza ingurumenaren babes eta hobekuntza bateragarriak izatea ziurtatzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 113. orr.
Erabat bateragarriak dira egunkaria eta aldizkariak. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Espazio-ontziaren sentsoreek espezie biak ehuneko ehunean bateragarriak zirela adierazten zuten. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 97. orr.
Batek zerua ikusten duen tokian, beste batek mundua ikus dezake, zilegi baita bata zein bestea, kontraesankorrak baino bateragarriak ere bai baitira biak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
Ezberdinak, baina bateragarriak. Berria - Kultura 2006-03-23
Ondoren, proposamen horiek bateragarriak diren ikusiko dugu. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
Nahasgarriak eta bateragarriak iruditzen zitzaizkigun Josemaria Iparragirrek arbolari egin zion kantua eta Pablo Picassok bonbardaketari egin zion salaketa koadroa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 369. orr.
Bi baldintza horiek bateragarri bihurtu zituen hiriko bizitzak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.
Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak. Berria - Ekonomia 2004-05-20
Kapitalismo nazionalean, erregulazioa keynesianoa ekonomiaren nazioarteratzearekin bateragarria izan zen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.
Garapen iraunkorrarekin bateragarria den ekonomia bat lortzeko estrategia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.
Bateragarriak al dira garai horietako balizko esentziak eta purismoa gaur egungo ekonomia eta gizarte errealitatearekin? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.
ELAk proposatutako estrategia bateragarriagoa dirudi, orain, ezker abertzaleak aspaldian daramanarekin. Berria - Euskal Herria 2006-04-16