Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bataviar izlag/iz Probintzia Batuetako herritarrei emant zitzaien izena 1795-1806 bitartean.
Puntu horretantxe jarri zuen arriskuan gure bataviar atseginak, ohartu gabe bada ere, arraza euroasiarraren etorkizuna: zeruan baloi gidatu bat ikusi zuelarik, lasterka hurbildu zen kristalezko leihate handira. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.
Espainiaren aurka borrokatzera, munduko beste puntako artxipielago bat kolonizatzera, ingelesen kontrako itsas batailetan arituz [...] monopolio apur batzuk defendatzera egokitzen den oro; berpiztutako Bataviar gisa garai batez Napoleonen anaia batek gidaturiko handitasun amets frantziar batean engaiatu eta, mende bat geroago, lau urtez alemaniar gudarosteek suntsitua izan nahi duen oro [...]. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.