Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bataio (orobat bateo g.er.) iz 1 Elizaren sakramentuetako lehena, hartzailea kristau egiten duena; bataio hartzen den elizkizuna.

Hitzaldi hori berdin egin izan dut esker-mezetan nola bataioetan, sendotzetan, apalkuntza-egunetan eta jai-egunetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 81. orr.

Berak emanak ditugu Sakramentu santuak: lehenik bataioa, sendotza eta penitentzia, gero bere Gorputza eta azkenik Oliadura.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Bataioan besoetan eraman eta haurrari maitasuna hartzen zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 34. orr.

Etxe askotan dira haren argazkiak, bataioetan eta ezkontza egunetan egindakoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

Zelebrazione kartsu batean, hartu du bataioko sakramendua, egiten zela Jainkoaren eta Elizaren haur.  Herria   2001-07-26

Hemezortzi urte bete nituen, autoaren gidatzeko permisa eskuratu eta bi zalditako xahar bat erosi, bataioko amatxi nuen izebak diru-laguntza ederra emanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Graziazko legeak bekatu hura kendu arte bataioaren eta penitentziaren bitartez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.

Bataioak egiten diren kaperan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 66. orr.

Felipek Jainkoaren erregetza eta Jesu Kristoren berriona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume.  Elizen arteko biblia   Eg 8,12

Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok haren heriotzari izan garela lotuak?  Elizen arteko biblia   Erm 6,3

Jaioberritze modu bat da bataioa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Ez baita usu gertatzen gure herrian bi bataio elgarren ondotik. kandela piztuak eskuan ditugula zutitu eta bataioko zinak berritu.  Herria   2003-04-24

Mota guztietako tartak, ezkontzakoak, bataiokoak, bi pisukoak eta bost pisukoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Buruan sar ezazu bataioa ez dela txantxatako gauza: bataioa gauza sakratua da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.

Bataiorik ez, baina ospakizuna bai, egin genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 105. orr.

Bataioz Jacinto Maria Rivas Sanz dena Baldomero Erlaiz Irazoqui da inklusan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zer baliabide hoberik izan dezakezu erroagotik ezaba daitezen zure inperfekzio traketsa [...] zure ohiturak, zure izateko eta egiteko erak, eta har dezazun bataio berria eta birjaio zaitezen?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Elizatik kanpo emanak izan ziren apezek egin ezkontza eta bataioak baliogabeak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Gorputza salbatzen saiatu ziren, beren arima islamikoaren kondenazioa bat-bateko bataio kristauaren bidez bilatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.

[Formula hori] larrituasunezko bataioetan erabiltzen da, baldintzapean bataiatzen dela adierazteko, geroago egingo den behar bezalako bataio osoaren ordez.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure bataio-izenak eutsi ezineko indar batez erakartzen nau.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Bataio-izena: Fidel John.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.

Apez-konkistadoreek beren aurrekoak konbertitu zituztelarik, europar izenak "eskaini" zizkieten bataio egunean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 173. orr.

Errazagoa da bataio-erregistroetara jotzea Petiri Pauloren seme den jakiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Luzaideko elizan dago han bataiatu dituen Iparraldeko 221 haurren bataio ageriak.  Herria   2001-05-17

Luzaideko erretore egon zen gutinez 1796ko otsailetik 1799ko urtarrilera, han dagoen bataio kuaderno batetan sartu zituen Luzaiden bataiatu Iparraldeko haurren izenak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

Bataio-modu ezberdinei buruzko doktrinak.  Elizen arteko biblia   Heb 6,2

Greziako bataio-ponte zenbaitetan palindromo hau irakur omen daiteke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 93. orr.

Erretaula bat, erretaula bi eta bereziki, gibelean, bataio harria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Herri hilaren erdian, elizaren hondarkinak [...] izkin batean txapel harri zizelkatu bat belartzarrek gordea, bataio untzia lurrez betea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

4 irud/hed

Herrialdeak behin sortzen dira munduan, eta gorrotoaren, heriotzaren eta minaren ur uherretan aurkitzen dute bataioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 23. orr.

Behin saihets aldetik jotako behiak eragin balantza oroitzen du makinista gazteak, eta zakur handi hura, makinari odolaren bataioa eman ziona.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Larrialdietarako balaztari heldu dio, patinekin ere hasi da, jaitsi du abiada zertxobait, berrehun metro, baina badaki ezingo duela galazari ehun metrotan giza odolezko, odol sakratuzko bere bataio mingotsa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

Jonek ekintza hura bere suzko bataiotzat hartu izan du beti.     «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Uztaileko arratsalde sargori hartan hartu behar nuen belarrezko bataioa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.

Setioak astebetez bakarrik iraun ondoren [...] gerorako utzi bide zuen Buruzagitzak nire su-bataioa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 245. orr.

Abiadura Berriari izenik nola jarri ez badakizu, neuk lagunduko dizut bataio lanetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus