Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bataila (orobat batalla g.er.) 1 iz gudua.

Batailak jo, setioak jarri, eta zazpi soldadu besterik ez zituen galdu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.

1521. urtean Noainen, Iruñea ondoan, izan zen guduka edo bataila famatu bat, nafar erregeek nahi ukan baitzuten beren Nafarroaz berriz jabetu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 68. orr.

Ezinezkoa da bataila honen garrantzia larrestea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Iparraldeko, Hegoaldeko ala itsasoz haraindiko euskaldun gazteriak nasaiki isuri baitzuen odola Frantziako Iraultzaren edo Napoleonen aldeko ala aurkako batailetan, Espainiako Txapeltxuri eta Txapelgorrien Karlistaldietan, bai eta Montevideoko setioaren "Gerla Handian".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Harold Sigurdarson batailan hil zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Ekarpen berezia gorde ohi die Carlok berarekin doazenei: batailan hildako legionari erromatar baten benetako izpiritua ikusi eta entzuteko aukera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 29. orr.

Baskoien eta erromatarren arteko batailen kontaeretan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Frantziako okupazio tropen eta Vietnamgo gerrilla askatzailearen arteko batailaren 50. urteurrenean.  Berria - Mundua   2004-05-09

Krasnoiarskeko batailan izan nintzen, eta hantxe hartu ninduten preso!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 430. orr.

Senarra Lemoako Haitzeko batailan desagertua zela zioen Elenak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 166. orr.

Diotenez, Marne-ko bataila horrek amaiera ekarriko dio gerrari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 333. orr.

Posizio gerra izan baitzen Teruelgo bataila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bataila laburra izanen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Bataila txikiak irabazi diren arren, oraindik ez dugu irabazi gerra.  Berria - Kultura   2004-01-24

Garagardoz elikaturik, oihu -eta aluru- kantuetan dihardute, bataila nagusiaren egunak noiz argituko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Larunbat iluntzean izango den bataila handirako gordetzen dira indarrak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Orreagako bataila historikoan euskaldunak Karlomagnoren tropen aurka borrokatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Bataila hain izan omen zen krudela, gupida gabea eta bizkorra, gorpuak nahasturik lurperatu zituztela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

Hilaren zortziaz geroztik egundoko bataila ari da Guadalajara aldean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.

Anarkisten CNTko militar buru Cipriano Merak Juntarekin bat egin zuen, eta gerrako bataila odoltsuenetako bat hasi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.

Bataila intergalaktiko frankotan parte hartu duela ematen dik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Gizonak eta iskiluak hil ala biziko batailarako prestatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lotatik zauririk gabe baina bataila zelaian bertan esnatzen den soldaduaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.

Harizperen bizian hoinbeste bataila data eta data bada, hoinbeste bataila leku-izen eta izen, bata besteari lotua, non gate luze bat egiten duten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.

Zaletasun hutsez ere hortxe ibili izan da, bataila kontuak irakurri eta irakurri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Castillo jeneralak mundu honetara ekarri zituen 26 kreaturetako bat da eta, ikusten den legez, maitasun batailetan estratega handia dugu hura.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

5 irud/hed

Aldian behin lan-etenak egiten zituzten, edota manifestazioak; baina bistakoa zen bataila galduta zegoela; ez zirela alderdi komunistak neurri ekonomiko zein polizialak gainditzeko gauza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Askatasunaren aldeko batailari eustearren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Bataila hori irabazi dugu, arazo hori gaindituta gelditu da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Apurka-apurka, Endesaz jabetzeko borrokan bataila ugari irabazi ditu, baina aste honetan bi ustekabe garrantzitsu izan ditu.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Erabat jabetzen naiz Nafarroaren bataila politikoa ez dela bukatu. nik neuk ez dut bataila legal hori egiten eskubidea Konstituzioan edo Estatutuan sartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bataila kuantitatibo batean sartu direla dio.  Berria - Harian   2006-04-06

Besterik ere jakin genuen Morse bidezko bataila ezkutu hartan: Don Carlosek eta Buruzagitza guztiak ere bazekitela hau guztia Lizarra inguruan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Momentuz bataila zailenak aste bukaeretan biltzen ziren, Brezok behin eta berriz aspertzen ninduenean galdezka ea zer egin behar nuen larunbatean, ea zer egin behar nuen igandean, ea zer asmo berezi nuen hurrengo aste bukaerarako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 52. orr.

Gerra beste nonbait egiten dutela irudituko zaie, baina azkenean etxe barruraino sartuko zaie, eta horixe izango da batailarik gogorrena.  Berria - Kultura   2004-01-17

Denak tentetzen ziren diruaren aitzinean: batailarik galtzen ez zuen jenerala zen hura.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.

6 irud/hed ik batailatxo.

-Soldadutzako batailarik ez, mesedez -entzun zen ate ondotik.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bataila (3); bataila galdu (5); batailan parte hartu (3); irabazitako bataila bat (3); noaingo bataila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus