Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete. Elizen arteko biblia Eg 1,5
Hau dena Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaren bestaldean, han ari baitzen Joan bataiatzen. Elizen arteko biblia Jn 1,28
Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz. Elizen arteko biblia Mt 28,19
Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu. Elizen arteko biblia 1 Ko 12,13
Bikiak bataiatu behar ditut, zuen etxaldeko urrutiko etxola horietako batean duela gutxi jaiotakoak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 82. orr.
Inon ez duk ageri inoiz bataiatu nautenik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 135. orr.
Garai batean ezin zirela ume haiek hilerri santuetan lurperatu, hilda jaio zirelako edo bataiatu gabe hil zirelako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 143. orr.
Agorrilaren 10ean bataiatua izan da Aña Luro, Marie Michele Izoko (Karrika) eta Guy Luroren 2. haurra. Herria 2002-09-12
Bataia zaitez eta garbitu zeure bekatuetatik, Jaunari dei eginez. Elizen arteko biblia Eg 22,16
Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu ziren. Elizen arteko biblia Eg 19,5
Denbora luzea beharko zuten gazteek hiru buruko txakur erraldoi hura, Hagridek "Fluffy" izenaz bataiatu zuena, ahazteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 210. orr.
Parisko Gorteko Handikien aholkuz, "Prince Impérial" bataiatu zuten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 316. orr.
-Guk "aittitte" bataiatu zaitugu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.
Herriko neska-mutilek berehala bataiatu zuten: Itsasne. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 30. orr.
Neure izen burgesa baztertu, eta Liberto bataiatu ninduten Donostiako CNTko egoitzan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.
Orain, etorbide berri zabal bat besterik ez neukan neure aurrean; Frantzian bezalaxe gure Donostian ere... "bulebarra" bataiatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 32. orr.
Gero prentsak Bermudetako Triangelua izenez bataiatu zuen Andoain, Hernani eta Usurbil herrien arteko azken gertakizunak zeuden. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.
Ordura arte pentsatzen zenaren kontra, argindar elektromagnetikoa ez da jarraikian gertatzen den zerbait, baizik berak "quanta" bataiatu zituen mikropartikulek eragiten dutenaren emaitza. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.
66an bataiatu zuten auzo hau 23 de Enero izenarekin, auzo borrokalari, ezkertiar eta ezberdin bati zegokion bezala. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.
Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Artetxerreka herri-jendeak bataiatutako paraje baten izena da (ura eta lehorra, dena barne), eta Urola berriz, kartografiak ibai-izen gisa finkatua eta zabaldua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.
Gauzak mila xentimoko izen merkeekin bataiatzea nahiago dute. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.
Lehen auzigunea Reichenbachek, geroago, aurkikuntza-testuingurua esapideaz bataiatu zuen; bigarrena, justifikazio-testuinguruaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Palo Altoko astrofisikariak 2001 SG506 izenaz bataiatutako objektu espazialak ez zuen asteroideen patata-itxura arrunta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.
Hiru aro bereizi dituzte, bai eta bataiatu ere: Phyllocian aroa, Theiikian aroa, eta Siderikan aroa. Berria - Gaiak 2006-04-22
Zubiburuk azken hilabeteetan aurki zitekeen arno bakarretik, hain ederki bataiatu arnotik, hurrupa luze bat edan zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.
Kristauen bataioan ere, gatza ematen diogu haur bataiatu berriari, palmondoa bezala indar dadin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Tuterako herrian bizi zelarik, fede berrira etorri huen eta, harrezkero, gure habeko denok izan gaituk kristau bataiatuak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.
bataiatu du (3); bataiatu dut (4); bataiatu dute (10); bataiatu gabe (8); bataiatu gabeko (3); bataiatu zen (3); bataiatu zuen (22); bataiatu zuten (31); haurra bataiatu (3); izen horrekin bataiatu (3); izenarekin bataiatu (8); izenaz bataiatu (9); izenaz bataiatu zuten (3); izenez bataiatu (11); izenez bataiatu zuten (3); joanek bataiatu (5); oiartzunen bataiatu (3); urez bataiatu (3)
astean bataiatua izan (3); bataiatua izaiteko (9); bataiatua izan (62); bataiatua izan da (54); bigarren haurra bataiatua (3); elizan bataiatua izan (4); elizarat bataiatua (4); elizarat bataiatua izaiteko (4); haurra bataiatua izan (7); iragan astean bataiatua (3); jesus bataiatua (3); semea bataiatua izan (3)
bataiatuak izan (14); bataiatuak izan dira (10); bataiatuak izanen (4)
bihozberritzeko eta bataiatzeko (3); eta bataiatzeko hots (3)
aginduz bataiatzen zuen (3); jendea bataiatzen (3); nik urez bataiatzen (3)