Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.
Logelan, bata erantzi, tolestu eta eskura utzi nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 47. orr.
Bata kendu zion, ondoren kuleroak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.
Franelazko bata estanpatu lasai ireki bat zuen soinean. Ezagun zuen bata gorri haren azpitik ez zitekeela kulero fin bat besterik egon. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.
Bata labur haren azpian kulero txiki gorri batzuk imajinatu zituen, kulero txikien azpian biloa, bilo beltza. Ariane bata ia transparentez agertu zen, bularretakoak eta ikusten zitzaizkiola. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.
Bederatziak eta erdi: bainuko bata janzten dut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Hitzik ez dut aurkitzen ezta istant errepika ezin hartan bainu-bata erantzteko egin zuen mugimendua deskribatzeko ere. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.
Lucy sofan dago eserita, pijama eta bata jantzita, katuarekin jolasean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 165. orr.
Blanche komunetik irten da satinezko bata gorri batekin. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 62. orr.
Zetazko bata gerrian lotu, ile nahasia apur bat atondu, eta atea ireki du. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 156. orr.