Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiek dituzte gorputzean basurdeen letaginek eta hartzen erpeek utzitako markak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 57. orr.
Zakurrek [...] zaunkaka erantzun zuten, basurdearen buztan motza sastraketan ziztu bizian ezkutatzearekin batean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.
Ez, ez da basurde bat pagadian ezkutatzen dena. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.
Halako batean jakin nuen basurde bat menditik jaitsi eta lasai-lasai ibili zela Asteasuko kale nagusian zehar. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 27. orr.
Gizon bat hil da Menagarain, basurdeak ehizatzen ari zela hiru tiro jasota. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Basurdea bizkorrago ibili zen, eta belaunean egin zion hozka, haragi asko txikituz, baina ez zion hezurrari heldu. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.
Basurdeak eginiko zauriaren orbaina erakutsi zion Ulisesek. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.
Basurde bat harrapatu berri duten ehiztari odol-goseak baino euforikoago zeuden. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 345. orr.
Fangek, haren basurdetarako txakurrak, Hagriden altzoan zuen burua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.
Domingo Senperena, gizakiengandik baino, basurdeetatik hurbilagoa zen basagizona. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 117. orr.
Basurde izugarri bat etzanda zegoen sasi artean, non haizerik eta eguzkirik ez baitzen sartzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.
Basurde zurdatsuen antzeko, euren basa gorputz biluziak lurrean etzaten zituzten, gaua gaineratzean, adarrez eta orbelez baturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.
Zezenak ere probatu zituzten gerrako zerbitzuan eta basurde ankerrak etsaien aurka bidaltzen ere saiatu ziren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.
Basurde gosetuak azalduko dituk, horiek usaimena erabiltzen ditek eta honezkero haizeak esana ziek zenbat kilo hazkurri dabilen hemen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.
Arkumeak eta oreinak, urdeak eta basurde ehizatu berri bat, oilaskoak eta faisaiak, usoak eta eperrak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.
Basurde izitu bat huen, nerekin egon izanaz damutua. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.
Ez nengoen amore emaiteko prest eta, hankaz gora dagoen basurde zaurituaren eredurat, defendatu egin nintzen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.
Orain zer kalte egingo liguke, izan ere, Nemeako lehoi haren ahotzarrak edo Arkadiako basurde ile-zorrotzak? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 309. orr.
"Emazteaz aspertzen haizenean, beti izanen duk basurde urrixaren bat eskura" idatzi zion, Nepaletik, postal batean, Alpeetako eta Patagoniako bere soka-lagun zaharrari. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 75. orr.
23etan suzko basurdea. Herria 2002-08-01
Zutik zegoen, sator-larruzko gainjantzia soinean, hasteko irrikaz, Fang basurde-txakurra hanka ondoan zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.
Nekazaritzari eragindako kalteen arazoari aurre egiteko eta Gipuzkoan basurde ehiza egokiro kudeatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Ortzaizeko ihiztariek basurde jatea egin dute "Etxekoborda" ostatuan. Herria 2005-03-31
Ederki iragan da ihiztariek moldatu basurde bazkaria. Herria 2005-04-28
Hamabost laguneko taldean joan eta zikinetan agertu den basurde oinatzari gauekoa edo gutxienez bi egunekoa den antzemateko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
-Ingurua aztertzera irten gara, basurde arrastoak ikusi ditugu gure dendaren inguruan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.
Neurri askotako koadroak nahiz basurde-buruz eta orein-adarrez osaturiko ehizakinak zeuden hormetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.
Orain, xuxurlatu zuen Jamesen ohe aldera joanez, honek ere lo hartu behar zuen, zeren begira, esan zion, artean bertan zegoen basurde kaskezurra; ez zuten ukitu. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.
Basurde ehiza saio gehiago eta kalte-ordainak eskatu ditu ENBAk. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
basurdeak ehizatzen (3); basurdetarako txakurra (3); basurdetarako txakurrak (3)