Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bastoi iz 1 eskumakila, makila.

Zenbat makil eta bastoi klase, zenbat akuilu eta haga klase, zenbat kirten klase beti eskurako, zenbat gereta eta ataka ttiki egunero bost bider eskuz ireki eta ixteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Aitonak bastoiari heldu zion, zutik jarri, eta leihora joan zen.  Berria - Kultura   2004-08-15

Bastoia tinkatu zuen lurrean, indarrez.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 48. orr.

Arin, bastoia jaso eta itsuari eman dio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 72. orr.

Kattalinek ezer erantzun baino lehen, galaz jantzitako gizon bat sartu da kamerinoan, bastoia eta kapelua esku batean, orkidea bat bestean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Burua goiti duen gizon bat irudikatzen du, esku bata bastoiaren gainean eta bestea gerrian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.

Poliziek porrak astinduz mehatxatu zituzten, eta igitaiak, bastoiak eta ukabilak jaso zituen jendeak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.

Ikasleen artean jende iskanbilazale asko zegoenez, baten bat lurrean bastoiaz kolpetxoak jotzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Eskuan bastoia dauka, eta bastoi buruan arrano erreal baten burua marraztua.  Berria - Mundua   2004-10-23

Kokotsa bastoiaren eskutokian igurzten zuen leunki, poztasunezko urruma isil bat egiten zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Sabaia jotzen hasi zen bastoiaz, urratu beharrean, goikoen arreta bereganatzeko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 84. orr.

-Han -esan zidan, bastoiarekin seinalatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.

Han zegoen, bizi askoa, jakatxo hori-argi, eguzki kolorekoak distira alaia egiten ziola, bastoia niregana astinduz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.

Mahaitik jaiki, eta bere zango meheak bastoiarekin bermatuz mostradorera datorrela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Gainerako mutilek, eserita, haren konpasa markatzen zuten, oinez eta bastoiez zartakoka.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Trafalgar Squaren barrena ibili ote zen bastoi handi bat hartuta?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Zurezko bastoi bat zuen, esku treberen batek landua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina bastoi-ontziak oroitzapenez beteta daude.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 232. orr.

4 irud/hed

Hala ere, alkate asko, orain gutxi arte, sekretarioaren bastoi inozentea izan ohi zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Ez naun joango, azukrezko bastoi bat erosiko dinat, bai?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus