Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena den, puntu baten gainean denak ados ziren: komisario berriak Jaurenea-ko biloba bastarta goresten zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.
Erregeren gorteetan haur bastartak legezkoekin nahasten dira. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.
Ideia bakar bat zuen izpirituan: eliza aitzinean abandonatu haur bastarta Sarara itzuliko zen, tokiko agintari nagusiena bilakaturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Bastarta naiz, sasikoa, eta sasikoen ondorengo. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.
Harentzat, burua gora ibiltzeko, errespetatua izateko, bastart izatearen seinalerik ez eramateko, bere aita-amen zorigaitza hobendunari pagarazteko, erabakiak baimenik gabe hartzeko ahala zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.
Hire Herrian bastart bat haiz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 48. orr.
Joko hori agertu zelarik, duela berrogoita-zonbait urte, Ximun Haran sustatzaile preseski, batzuk ederki hartu zuten, beste batzu uzkur zaudela edo arras kontra ere berdin, joko bastarta zela edo nik dakita zer! Herria 2005-10-06
Horren beste ondorio txar bat "euskara bastarta" bat sortzen zela, erdia hitz frantsesez egina. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 143. orr.
Horregatik, morala "razionalki oinarritzen" enpeinatu diren lehengo filosofo moralisten aurka, sasimoral horren genealogia bastarta saiatuko da erakusten oraingo filosofo (agian hobe: "psikologo") inmoralista. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 246. orr.