Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paraje basotsua da, mendi artekoa, baina errepide inguruan ehunka langilek eta makinak dihardute birjintasun hori hondatzen, urtegi eskerga egiteko aitzakiaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.
Berriro entzun zuen orduan: danborren arrada amatatuaren antzeko marmara muino basotsuetan eta mendi inguruetan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 123. orr.
Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora egin eta gero, muino-gain txiki batera iritsi ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 349. orr.
Mendiak lurtsuak ez baizik eta basotsuak diren lekuetan, suak, zainetatik kanpora ateratzerakoan, erre egiten du gai hori. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.