Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso garaia eta sendoa zen, basomutila ematen zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.
Artzainak, basomutilak eta aste askorako mendira zihoan edonork eramango zituen berekin bertso-paperak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.
Hau jakin nuen basomutil izandako aitonak arbola arrak eta emeak daudela esan zidanean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 185. orr.
"Zer basomutil?" "Uzkudun! Ez al dakik boxeolari izan aurretik gu bezala ibili zela, aizkorarekin basoan?". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.
Esan niean basomutil ari haizela, baina aspertzen hasia haizela lanbide horretaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.
Bere anaia Jose Francisco, Pantxo, Maderas de Obaba zerrategiko langile xumea, basomutilei otorduetako janaria eramatea beste ardurarik ez zuena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
Australian basomutil ibili nintzenean bertako aborigen tribu batekoei ikasitako teknika berezi bati esker. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 43. orr.
Gizonezkoek lanean erabiltzen zituzten kanta haietako bat dela; taldekoa alegia, meatzariek harria pikatzerakoan, edo basamutilek enbor bat zerratzean, edo marinelek aingura altxatzerakoan, oihu batean kantatzen zutena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.