Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren gintonika eskatu, eta basokadaren erdia baino gehiago hustu nuen trago luze batez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Basokada bete bat eta bi pastila zuri eskaini zizkion Pepponeri. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.
Eñautek bigarren basokada ere dzanga amaitu du. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 186. orr.
-Zeuk ere nahiko duzu, ezta? -esan eta berehala prestatu zidan basokada bat. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 32. orr.
Beti ibaian ibilitako gizona, hara hor, basokada xume batean hilda. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.
Beste ardo basokada bat edaten utzi zuen Dionisos. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.
Ilehoriak, lasaitzeko, ardo basokadak ematen zizkion. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
-Hala ematen dik, bai -esan zuen Fuhrmann doktoreak, bere garagardo basokada hustuaz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 180. orr.
Amak aulki gainean lehentxeago utzitako esne basokada edan eta gero. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 119. orr.
Gura ote zuen itaundu barik, jerez basokada bat zerbitzatu zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 161. orr.
Gero kafe bat eskatu dugu, EEBBetako ohiko kafe basokada txepelekin zerikusirik ez duen espresso bat. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.
Rum basokaden artean istorioa kontatu zidanak ez zien elkartrukeen xehetasunei ardura handirik eskaini. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 119. orr.
Edan ezak beste basokada bat ardo. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.
Ogi eta okela puskaren bat jan, basokada bat edo bi kwass edan, indarrak berritzeko, eta [...] Irkutskeko bide amaiezinari ematen zion ahalegin guztian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.
Basokada bat colacao hartzen du pastekin edo galletekin. Berria - Kirola 2004-06-16
Basokada bat ur sikiera. «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.
Nornahirekin gelditzen da, hala laborari nola burges, zergez, uztaz nahiz familiaz solas gozoan ari bitartean, basokada bat arno zintzurreratzeko prest beti. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.
Arratsaldean zehar, bizpahiru bider, gutxi gorabehera bi ordutik bi ordura, basokada bat te edaten zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.
Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik edanak zituen, herriko bandaren lehen soinuak entzun zirenean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.
Atseginez edango nuke basokada bat ur hotz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.
Hilotzaren arima egarrituko balitz ere ipintzen zaio basokada ura. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 185. orr.
Amak basokada esne beroa ekarri zidan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 43. orr.
Motelkiro mintzatzen ziren, basokada bana ardoren aurrean. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 24. orr.
Ia basokada oso bana edan zuten, eta barre ozenago eginez irten ziren salatik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.
ardo basokada (3); basokada bakoitza (3); basokada bat (20); basokada bat ardo (4); basokada bat ur (3); esne basokada (3)