Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baso2 1 iz edalontzia.

Sarrerako bidean bazen kartoizko kaxa bat ere, katiluak, basoak eta platerak zeudena, egunkari orritan banan-banan bilduak denak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.

Eta kristalezko basoen talka etengabea, soinu bakar.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 201. orr.

Basoek basoei klink eta gogotik hasi gara jaten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

Kafea basoetan zerbitzatzea eskatzen zuten, eta edaten zutenean hortzen artean edukitzen zituzten azukre koskorrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

Banuen ron botila bat ere, bizpahiru baso edan nituen hartatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Botila ardoa eta hiru baso zituzten aurrean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

Basoak eskoziako whiskeyz arrada bete zituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Basoa ezpainetaratu bezain laster konturatu da: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 75. orr.

Jameson hartu, baso bi bete eta topa egin dugu internazionalista haien alde.  Berria - Kultura   2004-08-12

Barre karkara bat egin zuen, eta basoa gora altxatu, topa egiteko.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.

Charlyk, basoa hustu, eta bakarrik utzi ninduen ostatuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 142. orr.

Bere basotik azken trago ardoa edan zuenean, berriro ere bat-bateko beldur hura gaindu zitzaion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 35. orr.

Beste bi baso edan, eta iruditu zitzaidan begi haiek keinu egiten zidatela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.

Bat-batean, baso hura, indar guztiaz jaurtikia, mila puska egin zen txosnako paretaren kontra-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 27. orr.

Hainbeste diferentzia izanda ere, Tellagorri eta Pitxia arima bikiak bailiran sentitzen ziren, ardo oneko baso baten aurrean adiskidetzen zirenak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

-Jaiki zen, bete zuen baso bat ardoz eta esan zion-: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 38. orr.

Mahaian eserita zegoen, baso ardoz gorrituen artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Haserrezko espresioz, bakoitza bazter batera begira; aurrean baso bana hutsik, pentsatzekoa zen denbora franko zeramatela hor.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.

Neskak basoa luzatu zuen eta gizonak whiskia zerbitzatu zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Basoa ezpainetara jaso zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Basoa jaso eta eragin egin zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Ni eserita beti ere, neure borgoinari basoan eraginez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.

Batzuetan Aran auzoko tabernan gelditzen zen ardoz erdi-bete baso baten hurrupatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Ondotik Durruty jaun merak denak gomitatu ditu baso baten hartzerat.  Herria   2005-12-29

-Gin gehiago jarri zuen bere basoan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Aulkia hutsik zegoen, eta basoko ardoa erdiraino hustuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pepe musika zerbait jarri eta bi baso txiki likorez betetzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.

Baso berezia 5 eurotan, 2500 pinta sagarno urririk.  Herria   2005-05-19

Santa Teresa txupito bi, baso luzean eta izotz barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.

-Bilboko ura -esan nuen, mutilak bi baso arrunt xanpainez beteak ekarri zituenean-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 117. orr.

Franklin andreak eskularruz jantzitako esku batez jaso zuen baso hutsa, eta kanpai bat balitz bezala eragin zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

Mahaian eseri zarenean, segundoz segundo ikusten duzu zenbat edan duzun, eta baso hustuen kopurutik igartzen diozu denboraren pasaerari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Esku batean zatarra eta baso tanta-jario bat bestean, egonean jarraitu zuen tabernariak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.

Adixkidantzazko baso baten inguruan bukatu da biltzarra.  Herria   2003-11-27

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baso altxatze batek bururatu du bilkura. Kattalinek, lehenik, burua baso zolara begira apaltzen du eta hiru segunduren buruan berriz altxatzen, Sophie-ri begietara so eginez.  Herria   2003-02-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txomin berriz itzultzen da hiru garagarno baso bi eskuen artean orekan atxikiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 195. orr.

Begira egon zitzaion, nola tolesten zituen oihalezko eskuzapiak eta nola sartzen zituen ardo basoetan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

Pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak, absenta edontziak, garagardo pitxerrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Baten batek korneta bat ere eraman zuen inoiz, eta irakasleak ur baso batean potasio zati bat bota behar zuenean, bi korneta-dei jo zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

5 (edariekin, neurri gisa edo) ik basokada.

Diosal egin nion, eta baso bat garagardo edatera sartzeko gonbita egin zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.

Nahi duzu baso bat esne?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Baso bat ur edo esne hartuko duzue?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Besteak, konfiantza hartzeko, baso bat ardo eskaini zion.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

Baso bat whisky atera zuen berarentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 275. orr.

Agure bat hurbildu zitzaien eskuan baso bat ardo zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 34. orr.

Kaliforniako baso bat ardo txuri eta egunkaria eskatu zizkion zerbitzariari mahairatzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.

Bi baso ardo eskatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Beste baso bat arno edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Gero, egarri bainintzen, baso erdi ur edan nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.

Liebkind Bendel bisitatzen nuen gehienetan, Friedelek baso erdi bat te ekartzen zidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 113. orr.

Ogitarteko bat jan zuen, eta baso bat Bordeleko ardo edan inguruko kalexka bateko tabernan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

-Miseria badiagu, baina baso ardo bategatik! -esan zuen Anutak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 133. orr.

Hau duk hau jende xehearen altxatzeko mintzaldi hauta -komentatu zion Joanttok ironikoki, berantxago elkarrekin sagarno baso bana edan zutelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Bizpahiru baso aguardient eskatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Zigarroen erosteko aitzakiarekin, bi baso txuri edan nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.

Gizonak baso arnoa eman zion eta urrats zenbaitez gibelatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Frantziaren etsaien garaipenaren ohoretan herriak kitorik eskaintzen zuen baso arnoa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.

Ohartzen naiz akituegi nagoela bigarren gau batez lerroan besteekin berandu arte geratzeko, besteekin batera baso ardoa baso ardoaren ostean klikatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Han ogitarteko mistoak ematen dituzte, bera baino mokofinago direnentzat ere onak direnak, baso bat ardorekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 158. orr.

Hiru [aspirina] bota nituen erdizka betetako baso urean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Ruche jaunak bere baso ardoan bustitako udarearen [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

-Patriota ona zirea zu? -galdegin zion, baso arno bat zerbitzatzearekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

6 biologian, hodia.

VEFG proteina baso endotelioa haztearen faktore nagusia da.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Baso-anastomosi delako teknika erabili zuen orduan Jaboulayk, eta gaur ere erabiltzen da teknika hori.  Berria - Gaiak   2004-12-24

7 baso bete

Ondoan ogi zati bat eta, nola ez, baso bete ardo.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.

Hurrupaka ari zen baso bete ardo edaten eta, horditasunaren eraginez, burua dilindan zebilkion. arto pastela esnetan eta azahar lorearekin, nektarinak, marrubiak eta baso bete Malaga.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Egurrezko mahaitxoen inguruan eserita, amaierarik gabeko eztabaidatan, baso bete ouzoren aurrean, zein bere argudioak ematen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Flotadore lana egiten dutenak baso bete uretan itotzeko zorian zaudenean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 40. orr.

· Baso handi bat bete ur edan zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus