Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baskongado iz/izond adkor arabarra, bizkaitarra edo gipuzkoarra; arabarrak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak biltzen dituena.
Elkarrizketaren martxaren arabera, han ikaragarrizko gorroto-giroa zegoela ikusten zen; nafarrek, baskongadoek, arabarrek, aragoiarrek eta gaztelauek hiltzerainoko gorrotoa zioten elkarri. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.
Gu ez gara baskoak, ez baskongadakoak. Berria - Kultura 2004-12-03
Nafartarrek eta baskongadoek abandonaturik -jarraitu zuen, hasperen adierazgarri bat egin ondoren- Don Carlosek zer debru egin ote dezake hemen? Txillardegi «Putzu», 1999 - 282. orr.
Era berean, herriari hitza ematea helburu izango duen prozesu baten oinarriak jartzearen aldeko praktika erakutsi du EAEko parlamentu baskongadoan. Berria - Harian 2005-01-16