Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baskoi (orobat baskoin g.er.) 1 iz/izond antzinatean egungo Nafarroako eta Arabako Errioxako lurraldeetan bizi zen herriko kidea.

Baskoien eta erromatarren arteko batailen kontaeretan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Erromatarren legioetan aritu ziren baskoiak.  Berria - Kultura   2004-02-18

716an musulmanak Iruñean sartu ziren eta Eudonen baskoiek hitzarmena sinatu behar izan zuten arabiar irabazleekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Iberiar penintsulako Roderiko (Don Rodrigo) errege bisigodoa Eudon Handiaren aurka borrokan ari zen iparraldean, baskoi asaldatuen aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.

Sevillako Isidoro Sainduak hala dio, baskoiak mendean hartu zituen Suintila erregeaz: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

2 baskoien herriari dagokiona.

Izan ere, Kordobako emir-herriko musulman etorri berriek Eudon Handiaren lur baskoiak zituzten iparraldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Eskualde baskoiaren batasuna -bere ohituretan arras erreala- Pirinioen bi aldeetako Baskonia zabal baten eskalan dago oinarri linguistiko hertsietan baino gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Oso aukera ona da garai batean Karlomanek berak -eta hau beste legenda bat da- Furro izeneko buruzagi baskoi bati kendu zion gazteluaz gozatzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 200. orr.

Gerlari baskoiak eta arabiarrak elkarrekin Karlomagnoren harropuzkeria inperialaren kontra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Tokitan gelditzen da gure odol baskoi mitikoa!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

3 antzinatean euskalki bat omen zenaren izena.

Hemen, dagoeneko, Euskal Herrian hizkuntza bi direla esaten da: bizkaiera eta baskoia, eta bien arteko aldea gaztelaniaren eta portugesaren artean dagoenaren antzekotzat jotzen da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 109. orr.

Bizkaiera eta baskoia ziren Gorostiagaren ustez ere euskalki bakarrak, eta geure jatorriarekin lotu zuen bikoiztasun hori.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus