Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Borborka zerion odola, odolak aurpegia basitzen zion, burkoa gorritzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 186. orr.
Harik eta, gau batez, On Camillo [...] konturatu zen arte norbaitek zeraren zeraz basitu ziola ateko eskulekua, berandu konturatu ordea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.
Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste, eta ondoko ekaitz izugarria, eta leihoak bitsez basituak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.
Estadioa leporaino betetzen zuten ikasle barrabasek plastikozko edontziak bota, eta nik jaso eta jaso, eskuak garagardoz basitzeraino. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.
Ilea atzeraka orraztuta eramaten zuen, kizkurtuta buru gainean, gominaz basitua lokietan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 351. orr.
Bera espoja bat zela iruditzen zitzaion sarritan, giza sentimenduz basitua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 37. orr.
Loretxoz basitutako gorbata lepoan eta betiko makila kanaberazkoa eskuan astinka. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.
Llumek, isilik, esku bat baino ez du mugitzen bere begi basituak xukatzeko. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 114. orr.
Lur zeken, lur gogor, lur harrizu, lur astun, lur nekagarri, lur gorri, lur lehor, lur basitu, lur beltz, lur amorragarri, lur madarikatu eta dohakabe honen gainean zuhaitz adar bat ikusi zuenetik, urkabea prest zeukan gizonak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.