Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orbaitzeta herrian jarri nahi dute militarrek euren basea. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Gerra baten benetako arriskuak aipatu zizkion eta baseak zirela helburu militar lehenak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.
Israelgo Aire Armadako hegazkinek Libanoko muga zeharkatu eta [...] Bekaa haranean Hezbolako gerrillariak ustez trebatzeko erabiltzen diren bi base jo zituzten. Berria - Mundua 2004-01-21
ISAF nazioarteko indarrek Kabulen duten base bati misil batez eraso eta soldadu alemaniar bat zauritu zuten. Berria - Mundua 2004-05-13
Ekintzaileak orain zalu-zalua behar zuen basera itzuli. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 11. orr.
Trincomaleen gerrillari tamilen baseei erasotzen ari dira. Berria - Mundua 2006-04-27
1953an, Espainiako baseak erabili ahal izateko ituna Franco diktadorearekin sinatu zutenean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.
New Yorkeko Jed Rakoff epaileak joan den ostirala arteko epea eman zion Pentagonoari Guantanamoko basean giltzapetuta daudenen izenak zabaltzeko. Berria - Mundua 2006-03-05
Basea urpeko nuklearren abiapuntua da. Berria - Mundua 2004-06-05
Eskuadrilla guztia suntsitua zen eta banentorren ni bakarrik neure Polikarpov I-16 xaharrarekin basera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.
Gaineratu zuenez, «zenbait basetan izandako arazoak» ikertu ditu AEBetako Armadak, eta Bagramera, Kabuldik iparraldera daukan baserik handiena hainbat preso eramatea erabaki du. Berria - Mundua 2004-05-13
Elurrari aurre egiteko makina eta gailuekin Gipuzkoako Foru Aldundiak Andoainen duen basea bisitatu du Berriak. Berria - Harian 2005-12-07
800 metrotan elurra egin dezakeela iragartzen dutenean, Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiari abisu eman dio, eta foru aldundiek base guztiei egiten diete dei. Berria - Harian 2005-12-07
Satelitean base bat ezarrita beharrezkoa litzatekeen edateko ura eta oxigeno eta eraikuntzarako porlana lortzeko erabil liteke izotz hori. Berria - Gaiak 2004-11-16
10.000 israeldar inguru badaudela gaur egun Iraken eta, beraz, gure herrialdea, Israelgo informazio zerbitzuen basea bilakatu egin dela. Berria - Mundua 2004-07-21
Donostia zuen basea, eta handik abiatuta lagunak egin behar zituen, edo kulturan, politikan nahiz gizartean eragina zeukan edozein talde analizatu eta neurtu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 41. orr.
Gure portua base hartuta ihes egindako baforeak harrapatzen hasiak ziren faxistak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.
· Bertan Europa, Asia eta Afrikarako kanpamentu basea du Washingtonek bertatik zuzendu zituen NATOk Irak eta Jugoslaviako gerretako ekintzak. Berria - Mundua 2004-03-07
Konturatzen bazara, amerikarrek beren lurraldetik kanpo jartzen dituzte base militarrak ez dituztelako gerraren arriskuak jasan nahi. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.
Bederatzi lagun hil dira Kolonboko base militarrean izandako erasoan. Berria - Mundua 2006-04-26
Dimonako base nuklearraren berri eman zuen Mordechai Vanunu zientzialariak. Berria - Mundua 2004-05-30
Zuzenean itzuliko da, itzultzen bada, base berrira. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 188. orr.
Errusiatik beste estatu batzuetako «base terroristen aurka» tiro egin ahal izango du Armadak. Berria - Mundua 2006-02-24
Dibisioko base nagusia Babilonia antzinako hiri historikoaren inguruetan dago. Berria - Mundua 2004-06-20
Gerra hotzaren garaian estatubatuarrek base itzela eraiki zuten Groenlandiako iparraldean, misil atomiko, berrogei metro altuerako irrati antena erraldoi eta gainerako infernuko tresna guztiekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.
Hamaika irakiar hil dira koalizioko base baten kontrako erasoan, Hillan. Berria - Mundua 2004-02-19
Postaz banatzen den Conspiracy Digest hilabetekari ziklostilatuaren arabera, artikulu honen egilea kriogenizaturik dago Rushmore mendiaren barruan kokaturiko base ultrasekretu batean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 180. orr.
Israelek Gazan daraman jarrera honetan datza: palestinar bakoitza terrorista suizida bat da, eta etxe bakoitza atentatuetarako base bat. Berria - Mundua 2004-10-19
Clyde eskualdean dagoen Faslaneko itsas basean urpeko nuklear britainiarrak egotearen aurkako protestan dozenaka pertsona atxilotu zituen Erresuma Batuko Poliziak. Berria - Mundua 2004-08-28
Tanke baseak gorabehera, Arraseko garrak gorabehera, banuen esperantza. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 125. orr.
Polonian edo Txekian misil base bat ezartzea negoziatzen ari da Washington. Berria - Mundua 2004-07-14
Esan ere egin zuen amerikarrek gerra-baseak jarri nahi badituzte, jar ditzatela bada, eta datozela haiekin dolar ugari. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.
Operazio-base helenikoa Egeon Mendebaldeko Mediterraneotik hurbilago zegoen, eta Itsaso Beltzetik askoz hurbilago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.
Irungo mugatik haraindi dauka operazio-basea, Arcachon-en hain zuzen, La Ville d'été deritzan hiribilduan etxetxo bat baitauka. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.
Atxiloketak Falujatik hurbil egin zituela esan zuen, Al Kaedaren trebatze base baten aurkako operazioan. Berria - Mundua 2006-03-03
Ingelesek merkataritza-baseak ezarri zituzten Bonbay, Madras eta Kalkutan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.
Gaur goizean [...] jaurtiko du NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak Delta II kohetea, Vanderbergeko aire basetik. Berria - Gaiak 2004-07-11
Basea zutabearekin elkartzen da bere altueraren erdi-parean; zutabeak zulo bat eta erdiko zabalera eta lodiera ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.
Baseak, eschara deitzen denak, luzean 4 zulo izango ditu, antibasak lau zulo luzean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.
Heriotza burezur-basearen haustura ez-diagnostikatuaren ondorio izan zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
Hau da, puntillarik gabe, baina base klasiko batekin. Berria - Kultura 2004-08-12
· Anek erritmo astuna markatzen zuen bonboaz eta baseaz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.
Baseak geneak sortzen dituzten hizki kimikoei deitzen zaie. Berria - Gaiak 2004-10-21
Sekuentziaren kalitateari dagokionez, lehengo errore-tasa 10.000 baseko akats batekoa zen (baseak azido nukleikoaren letrak dira). Berria - Gaiak 2004-10-22
Gizakiak, berriz, 23 kromosoma pare eta 3.000 milioi base ditu. Berria - Gaiak 2004-10-21
Mutazioa bat gertatzea zera da: nola edo halako aldaketa izatea informazio genetikoan, hots, testu genetikoa osatzen duen base-katean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.
Mila milioi base bikote (informazio unitate) ditu oiloaren ADNak, ikerketaren arabera. Berria - Gaiak 2004-12-10
Bi ziren giza genomaren proiektuaren helburu nagusiak: giza gene guztiak identifikatzea eta gizakien ADNa osatzen duten base-bikoteen sekuentzia egitea. Berria - Gaiak 2004-01-21
ABren barruan «zuzendaritzaren eta basearen arteko kontraesana» dagoela adierazi du Dulucek. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Horrek agerian utzi du alderdiaren basearen presioa; sektore batzuek ezetza bultzatzen baitute. Berria - Mundua 2006-04-28
Baseak informazio guztia ukanen du, bai aldekoen iritzia, bai kontrakoena. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Abertzaleek, ordea, beren base soziala hauteskundeen emaitzen araberakoa baino handiagoa dela erantzuten diete. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Zapateroren alderdiak kontraesan askorekin maneatzen du ezkerreko base soziala, zehazki eskuineko politika ekonomiko batez. Berria - Mundua 2004-03-10
Base mugimenduekin harreman estuan egon behar dugu politika neoliberalen alternatiba izateko, hau da, oposizioaren programa mugimendu hauen esperientziei balio gehiago ematetik sortuko da. Berria - Mundua 2004-06-27
Areago, UIAn sartzean haren garaipena lagundu zuen, oso base herrikoia duelako. Berria - Harian 2006-04-28
Handik laster, Tzarkoren lan sakon eta bikainari esker, baseko abertzaleak ikasi zuen gauzak argiki bereizten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 23. orr.
-Badakik zerk ematen didan amorrua? Baseko jendeak egiten dituela horrelakoak, ze goikoek... Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 76. orr.
Baseko katolikoei dei egin die Gehituk, jarrerok sala ditzaten. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Datu-basean informazio horrek duen identifikazio-zenbakia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.
Hainbat datu-basetan eta laneko ordenagailuetan sartzeko klabeak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Edozein bitarteko (testua, irudia, bideoa,...) erabiltzeko aukera, iritzi-truke dinamiko eta askeagoa bideratzeko ahalmena eta datu-base erraldoiak kontsultatzeko erraztasuna. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.
Philosopher's Indexekin batera datu basean beste index batzuk ere aurki ditzakezu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.
Badakigu datu basea kontsultatzen dela, ia mila bisita jasotzen ditu hilean. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Bahitutakoen izenak bilduko dituzte datu base batean. Berria - Mundua 2006-01-18
-Unibertsitateko web-guneko datu-baseetara joan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.
Googleko datu baseetatik milioi bat webguneren helbideak nahi dituzte. Berria - Gaiak 2006-01-21
Mille, sar zaitezke Donostiako Udalaren datu-baseetan? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 153. orr.
Oroimena datu-base gisa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.
2001ean bi urte baino gehiagoko herritarren %27,6k zekiten euskaraz, Euskararen Datu Basearen arabera. Berria - Harian 2006-04-08
aebetako base (8); aebetako base batean (3); aebetako base militarrean (3); armadako base (5); armadaren base (7); armadaren base militar (3); base bati eraso (5); base gisa (3); base militar (44); base militar bat (4); base militar batean (11); base militar baten (7); base militar batera (3); base militarra (14); base militarrak (21); base militarraren (13); base militarrean (28); base militarren (5); base militarrera (4); base militarretan (3); base nagusia (3); datu base (33); datu base bat (5); datu base batean (5); datu base hori (5); guantanamoko base (8); guantanamoko base militarrean (5); milioi base (3)
datu basea (22); euskararen datu basea (3); guantanamoko basea (3); inguma datu basea (5); thuleko basea (4)
datu baseak (8)
badator datu basean (3); basean preso (6); datu basean (22); guantanamoko basean (19); guantanamoko basean dauden (3); guantanamoko basean kubari (3); guantanamoko basean preso (4)
basearen kontra (5); datu basearen (4)
datu baseetan (3)
datu baseetara (3)