Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerraren izugarrikeria, basatikeria: Gizakiarengan bada, izan ere, halako suntsitzeko gogo bat, besteak hiltzeko eta piztia bat izateko gogo bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.
Egun, bizarra egin eta gero aurpegian alunbre-harria emango lukeen gizona, hura larrumintzaren aurkako basatikeria zen, egun kosmetika erregina da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.
Zuen teismoak basatikeria asko eragin du, baina bakar bat ere ez du eragotzi. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.
Ez al dira, bada, gerrak, basatikeria politiko horren fruitu bakarrak, politikaren elikagai, sostengu eta euskarri? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.
Jaso dute ez antzinako zin bati zor zaion obligazio gisa, baliogabea zatekeena existitzen ez diren borondateak lotzen zituelako, bidegabea zatekeena gizonak gizarte-egoeratik basatikeria-egoerara eraisten zituelako, baizik eta zinegite isileko eta zehatz baten ondorio gisa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
Erromatarrek, basatikeria titulu baten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura, bertute zakar eta laudatuegiaren biktima ziren esklaboekin. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.