Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 65. orr.
Beste guztiengandik ezberdinak ziren, bai janzkeraz eta bai bizieraz, eta gizon basatiak ziruditen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.
Iruditzen zitzaidan gizaseme basatienak zituela gogoko, ematen baitzuen bere izaera adeitsu eztia kontrako energia basaz behar zuela elikatu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.
Ez dira oso altuak, baina bai sendoak eta basatiak, bizartsuak nanoen antzera, eta ezpata handiak daramatzate. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.
Nire etsai basati hura, zer gertatzen ari zen ohartu zenean, haserre bizian jarri zen, hortzak karraska zituela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.
Baskoi basati sano haiek, haiek hituan independienteak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.
Uste dut pirata guztiak alde eginda zeudela ume basatien talde batek Kako-oker inguratu zuenean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.
Itxaropenik gabeko pertsonaia basatien bidez. Berria - Kultura 2006-02-22
Ikusten dut fede doilor horretako Jainkoa izaki arduragabe eta basatia dela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.
Saguen alderdiko kazike liberala don Juan zen, tipo basati, despotiko, gorputz eta indar handikoa, erraldoi baten eskuak zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.
Torturaren arazoa ez da polizia edo guardia zibil basati batzuen gauza. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Suntsitzaile amorratua den jende basatiaren esku utziko zaitut. Elizen arteko biblia Ez 21,36
Herri basati askok hiltzen ditu bere haurrak jaio bezain laster. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.
Afrikako kostetako herri gehienak basatiak edo barbaroak dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.
Biraoka hasteko gogoa duenak Afrikako jende basatiaren artera joan behar zuela eta ez jende zibilizatuaren artera. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.
Eguraldiaren bulego ofizialak ezarri eta gezurrean iraunarazteak frogatzen du gobernuek berek ere junglako arbaso basatien eragina jasan dezaketela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.
Haietako asko Duvalier diktadorearen jarraitzaileak eta haren armada basatiko kide ohiak dira. Berria - Mundua 2004-02-15
Trogloditen leinu basatikoak ziren, Arabiako Golkoaren itsasaldeetan eta Etiopiako harpeetan arrunt hedaturik den piztijende horien leinu higuinekoak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.
Basatien herria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.
Basati baten baretasun berberaz digeritu, gudukatu, ehizatu? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.
Peter Pan zuek denok gogor igurtziz sortu nuen, basatiek adarrekin egiten duten bezala sua lortzeko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.
Bi basatien maitasuna basamortuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.
Giza generoaren ugalkortasunak [...] batu zituen lehen basatiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Rousseauren Basati Ona garela esan genezake. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Idatzita dago basati nobleak inoiz ez duela sorpresa keinurik egin behar gizon zuriaren aurrean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 158. orr.
-Hi haiz hi basati ederra! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.
Musika isildu zen, baina pattarrak erotutako basati hark garrasika jarraitzen zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 130. orr.
Hondartza urrun batean basatiek gorantz bidalitako suaren antzera altxatu zen, ospakizun bateko ikurtzat. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 173. orr.
Kartagotar familiak uzten zituen merkataritza-guneetan; eta bizkor bada bizkor, basatien eta piztiengandik seguru uzten zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.
Kanadako basatiek erre egiten dituzte preso hartutakoak, baina haiei emateko etxola hutsak badituzte, beren naziokotzat onartzen dituzte. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.
Seme zaharrago guztiak hil egin baitzituen arabiarrekin batera kanpalekura sartu zen basati-talde hark. Elizen arteko biblia 2 Kro 22,1
Ezpataka txikitzen ditu basati-saldoak gorputz babesik gabeak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Afrikako errinozero beltz basatiak ugaritu egin direla esan du WWF erakundeak. Berria - Gaiak 2004-06-25
Biharamunean zaldi basatiez betetako ametsetan esnatu nintzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.
Erasotzeko zorian zegoen zezen basatia zirudien. Idi basati baten adarra, zilarrarekin apaindua. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.
Oinaztarria behar da fusil-tiro batek zaurituta utzi duen lehoi basatia hiltzeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Lur honetan non palmondoak hazten baitira eta kresala gatz-trinkotzen, eta gauez zakur basatiek hartzaren oinatzean zaunka aditzen baitira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.
Basamortuan hazitako asteme basatiaren antzeko: beroaldian nork baretu horren irrika? Elizen arteko biblia Jr 2,24
Urmaeleko antzara basatiei begira aurkitzen du alaba. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 117. orr.
Herioa zekarten txori basatien moldean barreiatu ziren gero erasotzaileak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.
Oihan batean non, tximistek joriko enborretan, erle basatiek egiten baitzuten habia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.
Portzelana txinatarrezko katakume basati bat, oldartzeko zorian beti. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Ihi meheak, sahats basatiak, haltzak, zalitzukiak, kanaberak, huntzak eta horien antzeko beste batzuk, berez sortu ezin daitezkeenak urik ez dagoen lekuan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3650. orr.
Torga landare basatia da, umila, bat-batean espero ez den tokian hazten dena. Berria - Kultura 2006-03-28
Meategi hark ere bazuen bere magia berezia, bere xarma basatia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.
Heriotzarik basatiena ematen zitzaion ulertzen ez zituenari, eta oinazeak bere eskuz edo bere begi aurrean gauzatzen ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 274. orr.
Sexu huts eta basatia. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 214. orr.
Une izugarri hartan, uste dut bere bihotz basatia apurtu egin zela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.
Gauza batzuk bai, bagenekizkien egiazkoak eta ahaztezinak: HP lagunaren erailketa basatia kasu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.
Bere autotik bakalao musika dator, amortiguadoreak desegiten dituen tzunba-tzunba basatia. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 46. orr.
Iniziazio-erritual basatien bertsio moderno eta tekniko bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.
Bertan anarkia basati batek ordezkatu baitu lehengo tirania basatia. Berria - Kultura 2004-11-20
Erlijiozko eta politikazko ilusioez ezkutaturiko esplotazioaren ordez, esplotazio ageri, lotsagabe, zuzen eta basati bat sartu du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
Haren jarrera argi eta garbiak [...] ezti makatzaren antzekoa zitzaidan, errealitatea aurrez aurre erakutsiz, ez ankerkeriaz, baizik eta garbitasun basatiaz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.
Malenkonia basati bat zerion Bautistaren abestiari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.
Oraindik ere ikusten dut, beltza, mehea, gizon batena zirudien bular zapaldu harekin eta piztia ehizatu baten begi basatiekin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.
Antioko erregea asmo basatiz betea zetorren, juduak bere aitaren garaian baino askoz gogorrago tratatzeko gogoz. Elizen arteko biblia 2 M 13,9
Ezpain gorrail apetagarriak karmin leunaren ukitu basatiaz hornituta. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 42. orr.
Haren begirada basatiak zuzen-zuzenean zeharkatu zuen Harry. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 186. orr.
Inolako neurritasunik gabe, otsoa ardiaren gainera bezala oldartu zen eta, begirada maltzur eta basatiz begiratuz, eskua erantsi zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.
Orduan, beren atzean, ulu basati bat entzun zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.
Ondoren, elkar besarkatu dute arnasestu basatian. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 107. orr.
Gong basati baten erritmoan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 126. orr.
Ez al da garaia honelako hutsegite basatiak gainditzeko? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.
Azkenean estutasunezko intziriak eta poz basatizko deiadarrak erabat itzali ziren urrunean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.
Begietan argi basatia zeraman. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.
Biolin hots basati batek hautsi zuen barealdia. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 67. orr.
Pippinek keinu basatia egin zuen, haurra atzeranzko pausoa ematera behartuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 42. orr.
Beren arteko ohiturak basatiak zirenez eta legeria erromatarra ezezaguna, usadio bitxiak eta ankerrak nagusitu ziren. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
1977ko greba basatia. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.
Industria-kapitalismo basatiaren aurka. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Inoiz ez da horrelako prezio jaitsiera basatirik izan. Berria - Harian 2006-02-11
Segundo batzuk utzi nituen pasatzen, sudurra Taniaren ile beltzaren mataza basati eta indartsuan sartua. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 214. orr.
Alderdi basatian barna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
Auzorik urrunenak ziren, eremu basati eta arriskutsuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Handik aurrera, oihan sarriko lur basati honetan, nonahi ikusiko zen gizonaren oin parea, moldegaiztoko arbol bakartu eta adarrokerren batetik zintzilik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.
[Sekula Betiko Lurraldeak] kolore harrigarriak ditu han eta hemen, eta koralezko arrezifeak eta itsasontzi itxura dauka, eta kobazulo basati eta bakartiak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 11. orr.
Ez nuke nahi mendi basati honetan zuek gorputzeko inolako beharrik jasatea, espirituaren gauzei jarri behar diezuen arretaren kaltetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.
Oso toki basatia duk. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 158. orr.
Orain leihotik pasatzen ikusten zuten paisaia gero eta basatiagoa zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.
Uste dute gizateriaren historia gorantza doan arraia bat dela, perfekziora bidean, uste dute hobetzen ari garela, iragana beti eremu basatiagoa izango dela geroz eta bizimodu zibilizatuagora garamatzaten urteen ondoan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 66. orr.
Eremu zabal basatiak, ezin sartuzko baso mugagabeak, amaierarik gabeko zelaiak sumatzen ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 161. orr.
Modu basatian egin genuen amodioa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 283. orr.
Eztandaren orroa mendi guztietan entzun zen, eta ematen zuen oihartzunak modu basatian egiten zuela garrasi. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 78. orr.
Hegazti itxurako buru txiki eta zorrotza aitaren bularraren aurka estutu du une labur batez, baina era basati eta ia zoroan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.
Natura, modurik basatienean. Berria - Gaiak 2006-04-14
Bakarrik jardun zuen, isilik eta basati. Nola hasten zen galesez deklamatzen eta nola goratzen zen garaile, basati batzuetan eta otzan besteetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.
Gizona bidean behera biziki basati gidatuz zihoala, jauzika orain eta erreboteka gero, auzo hartan ezkutatu behar izanez gero ezkutalekua non bilatuko zuen pentsatzen hasi zen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 156. orr.
Luzaro eta basati zigorkatu ondoren, azkenerako erdi hilik utzi zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.
animalia basati (7); basati bihurtu (4); basati eta (39); basati samarra (4); basati samarrak (4); ekintza basati (6); eta basati (15); hain basati (3); hegazti basati (8); herri basati (6); jende basati (3); oihu basati (3); rousseauren basati (3)
animalia basatia (4); basatia egin (4); basatia eta (13); basatia izan (8); basatia salatu (3); bezain basatia (3); eta basatia (11); indar basatia (4); jarrera basatia (8); jarrera basatia izan (3)
animalia basatiak (5); basatiak dira (5); basatiak egiten (3); basatiak eta (11); basatiak izan (4); basatiak jasan (3); begi basatiak (3); eta basatiak (13); gizaki basatiak (7); gizon basatiak (3); hegazti basatiak (4); mugimendu basatiak (3)
modu basatian (20)
garapen basatiaren (4); kapitalismo basatiaren (3)
gizaki basatiek (10)
animalia basatien (3); basatien artean (4); basatien bidez (7); basatien eta (3); hegazti basatien (10); hegazti basatien bidez (5)