Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi egunez basatasunera itzuli ondotik, nire gorputz hiritar usadio gabea porru eginda egoten zen igande iluntzean zibilizaziora bueltatzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Errepublikarren harrotasunak basatasun apur bat eskatzen du; hau biguntzen bada, haren energia galtzen bada, laster menperatuko dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.
Lehoi bortitzek ezin dute jasan ez ikusi oilarra, hegoak astinduz, gaua uxatzen eta bere abots gardenez egunari deitzen: bat-batean ihesari damaiote, segurrenik oilarren gorputzean badagozelako haziren batzuk, lehoien begietan sartzean, niniak zulatzen eta, euron basatasunean ere, jasan ezineko min zorrotza egiten dietenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.
Orduan bat-bateko basatasun halako bat jabetu zen nitaz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 54. orr.
Hunoak ezohiko basatasunezko barbaroak izan arren [...] hiru senidetze-kasu ohargarriren berri gorde da pasadizo labur honen garaiko kontaketen gerakin zatikatuen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.
Alexen begi ilunek basatasun puntua izan ohi zuten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.