Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basasto iz asto basa (Equus onager, E. asinus africanus).
Gizartetik bota egin zuten eta basapiztien antzeko bihurtu zen: basastoekin bizi izan zen, belarra jaten zuen idiek bezala eta haren gorputza ihintzak bustitzen. Elizen arteko biblia Dn 5,21
Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean, edo idiak marruma zer janik baldin badu? Elizen arteko biblia Jb 6,5
Basastoak ere geldi daude mendian, txakalak bezala aireari usnaka, begiak ilun, larrerik ez dagoelako. Elizen arteko biblia Jr 14,6
Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan: berdin behartsuak aberatsen bazka. Elizen arteko biblia Si 13,19
Giza basasto bat izango da: hura denen aurka eta denak haren aurka! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 46. orr.