Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin lurra berdinduz gero, anisa eta kuminoa erein ohi ditu, ondoren garia eta garagarra zuinetan, eta basartoa gero bazterretan. Elizen arteko biblia Is 28,25
Zurezko ontzi karratu-sakonetan sailkatzen genuen alea (metro bat bai sakonean): garia honetan, artoa horretan, oloa hartan, zekalea hurrengoan, eta garagarra; eta basartoa, eta artatxikia, eta zalkea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 46. orr.
Bikaina ale-nahasketa aberatsa zen: ekilorea, artatxikia, arroza, basartoa, arto-beltza, garia, kakahuetea, arroz oskolduna, eta olo zuritua; normala, berriz, ekilore, txori-belar, artatxiki, olo zuritu, beltxata, eta kalamu-hazien nahasketa zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.
Inor ez da, ordea, hemen geratu, urtearen erdian euria egiten baitu, eta lurra basartoarentzat eta patatentzat baino ez da egoki. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.
West Virginiako neska ho'ietako bat izango dun, tabako edo basartozko bizitzatik ihesi. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 83. orr.
Egunero joaten zen bizikletaz Porta Palazzora, belarrak, basarto-irina, kakahuete-koipea eta patata gozoak erostera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.